Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2017ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1715

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 20koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deialdia 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez egin zen (2016-12-05eko BOE eta 2016-11-28ko EHAA).

2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez (2016-12-05eko BOE eta 2016-11-28ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

David Brizuela Cieza jauna (NAN: 16299691-M) Unibertsitateko Irakasle Titular izendatzea; jakintza arloa: «Fisika Teorikoa»; Kodea: TUC8/1-D00172-11; Saila: «Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia»; Ikastegia: «Zientzia eta Teknologia Fakultatea»; Hizkuntza eskakizuna: elebiduna; Arduraldia: osoa.

Izendatutako hautagaiak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, plaza horretaz jabetzeko.

Leioa, 2017ko martxoaren 20a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala