Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2017ko apirilaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1709

IRAGARKIA, 2017ko martxoaren 13koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Amorebieta-Etxanoko udalerrian gas naturala banatzeko honako gasbide hau instalatzeko proiektua: «Amorebietako gunearen eta Arriagane Poligonoaren arteko konexio-hodia».

Zenbait xedapenetan ezarritakoaren ondorioetarako –Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legea (1998-10-08ko BOE); abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua, Gas-instalazioen garraioa, banaketa, merkaturatzea eta hornikuntza arautzen dituen araudia onesten duena (2002-12-31ko BOE); 1957ko apirilaren 26ko Erregelamenduaren 17. artikulua, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearena (1954-12-17ko BOE), eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 56. artikulua (1992-11-27ko BOE)–, jendaurrean jartzen da honako instalazio hau eta, harekin batera, enpresaren ustez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta banakatua (instalazioaren eskatzailea Naturgas Energía Distribución, S.A.U. da):

Erref.: GUD-I/XXXIII Amor, 48-CG-F-2017-2 JKE/MBA.

Esp.: 48-CG-F-2017-2.

Eskatzailea: Naturgas Energía Distribución, S.A.U.

Helbidea: Concha jenerala 20, 48010 Bilbao.

Kokapena: Amorebieta-Etxanoko udalerria.

Aurrekontua: 97.399,14 euro.

Helburua: gas naturala banatzea, industria-, etxe- eta merkataritza-erabilpenetarako.

Aipatu instalazioaren oinarrizko deskribapena:

Egungo sarearekin lotura egitea, 01 nodoan, 6882. balbularen ondoan; Amorebietako guneko San Pedro kaleko 53. zenbakiarekin mugakide da. Kanalizazioa San Pedro kalearekiko paraleloa da, Basarrate erreka zeharkatzen du, eta Tantorta auzoan aurrera jarraitzen, partzela pribatuen afekzio-eremuan; Serpinsa Poligonoan segitzen du, Arriagane Poligonoraino, eta, han eguneko sarearekin lotuko da, 16552. balbula baino lehen.

Lurrazpiko sarea: polietilenozko PE 100 SDR 17,6 hodiak ditu –110eko diametro izendatukoak, eta 1.185 m luze, gutxi gorabehera–; halaber, 25 m-ko luzeran, 5 lotura-hodi ditu (PE 100 SDR 11, 32ko diametro izendatukoak).

Operazioaren gehieneko presioa 5 bar-ekoa izango da, gehienez.

Sarea eraikitzeak izango duen eragina:

a) Bide-zortasun iraunkorra sarean: 4 metroko zabalera duen lur-zerrenda, hoditeriaren ardatzaren alde bakoitzetik 2 metro hartzen dituena; hortik lur azpian joango dira hodiak eta beharrezko osagarriak, eta honako jabari-mugak izango ditu:

a.1.– Debekatuta egongo da goldaketa-lanak edo horrelakoak egitea 50 cm baino sakonago, baita zuhaitzak edo zuhaixkak landatzea ere.

a.2.– Instalazioak mantentzeko behar diren langileentzako eta ekipoentzako sarbide librea; eragindako kalteak ordaindu beharko dituzte, halakorik eginez gero.

b) Debekatu egiten da ezein obra edo egintza burutzea, instalazioen funtzionamendu egokiari kalte egin edo hura trabatu dezakeena, trazaduraren alde banatan, ardatzetik 2 metrotik beherako distantzian. Distantzia horiek murriztu daitezke zortasun iraunkorreko zerrendarekin bat egin arte, espresuki eskatzen baldin bada eta lurralde-ordezkaritza honek kasu bakoitzean ezartzen dituen baldintzak betetzen baldin badira.

c) Obrak egiteko, eremu batzuk behin-behinean okupatu beharko dira, eta haietan dauden oztopo guztiak kendu. Finka bakoitzean eremu horiek zeintzuk izango diren agertzen da lursailen planoetan, eta eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta banakatuan.

Administrazio-baimena eskatzen da, ba eta herriarentzat onuragarria dela aitortzea ere.

Esandakoa argitara ematen da herritar orok jakin dezan eta, batez ere, lurren jabeak eta eraginpeko gainerako titularrak jakitun egon daitezen. Jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran jasotzen da. Hartara, espedientea aztertu ahal izango da Iurretako eta Durangoko udaletxeetan eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Concha jenerala kaleko 23. zenbakian), eta bidezko iritzitako alegazioak –hiru aletan– aurkeztu ahal izango da, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2017ko martxoaren 13a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala