
65. zk., 2017ko apirilaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
1707
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita honako helburu hau duen zerbitzu-kontratuaren 1. lotea formalizatu dela: 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetako eskola-egunetan, haur eta gazteak automobil bidez garraiatzea haien helbide edo ikastetxetik unitate terapeutiko-hezigarrietara; zehazki, Vitoria-Gasteizen (Araba), Lasarte-Orian (Gipuzkoa) eta Ortuellan (Bizkaia) kokatutako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Hezkuntza Sailaren mendeko ospitaleko, etxez etxeko eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde-zentroetako unitate terapeutiko-hezigarrietara.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Hezkuntza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Hezkuntza Sailaren Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: SE/28/16.
d) Kontratatzailearen profilaren Internet helbidea: www.contratacion.euskadi.net
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzua.
b) Deskribapena: 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetako eskola-egunetan, haur eta gazteak automobil bidez garraiatzea haien helbide edo ikastetxetik unitate terapeutiko-hezigarrietara; zehazki, Vitoria-Gasteizen (Araba), Lasarte-Orian (Gipuzkoa) eta Ortuellan (Bizkaia) kokatutako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Hezkuntza Sailaren mendeko ospitaleko, etxez etxeko eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde-zentroetako unitate terapeutiko-hezigarrietara.
c) Lotea: 1. lotea (Bizkaiko ibilbideak).
3.– Izapidetzea eta prozedura.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1. Lotea (Bizkaia): 602.602,00 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 1. lotea (Bizkaia): 273.910,00 euro. BEZa (% 10): 27.391,00 euro. Guztira: 301.301,00 euro.
6.– Kontratuaren formalizazioa:
a) Esleipen data: 2016-12-19.
b) Kontratuaren formalizazio-data: 2017-03-21.
c) Kontratista: UTE José Luis De Miguel Parra/ Silvia Hospital Álvarez/ Pedro María Ortega Fernández/ Ignacio Fernández Portilla/ Luis Alberto Parra Leuza/ Félix Hospital Álvarez/ Joseba Iñaki Alonso Vecino/ Miguel Ángel Hospital Álvarez/ Juan Antonio Hospital Álvarez (UTE ENEKOI, Unión Temporal de Empresas Ley 18/1982).
d) Esleipenaren zenbatekoa: zenbateko garbia: 1. lotea (Bizkaia): 216.060,00 euro. BEZa (% 10): 21.606,00 euro. Guztira: 237.666,00 euro.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 27a.
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,
AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.
RSS