Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2017ko apirilaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1705

EDIKTUA, 979/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 979/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer Finance, S.A.

Abokatua: Antonio Arriola Saenz.

Prokuradorea: Isabel Gómez Pérez de Mendiola.

Demandatua: Nelson Moreno Rojas.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-03-14an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Santander Consumer Finance, S.A.k Nelsón Moreno Rojas-en aurka jarritako demanda, eta, ondorioz, auzi-jartzaileari 13.859,58 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen honetan jasotako zuzenbidezko hirugarren oinarrian zehaztutako interesak sorraraziko ditu aipatu zenbatekoak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0004 0000 04 0979 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Nelsón Moreno Rojas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala