Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2017ko apirilaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1704

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 190/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Maria Isabel Matey Muñoz andreak, Gernika-Lumoko (Bizkaia) 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 190/2014 prozedura bideratu da, zeinean epaia eman baita. Demandatuak eskuragarri dauka epaiaren kopia, bulego judizial honetan, non aukera izango baitu epaia osorik ezagutzeko.

Francisco de Borja Fernández Pan jaunari legez jarritako moduan jakinarazteko, ediktu hau ematen dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hartzaileari jakinarazten zaio, halaber, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela epai horren aurka, hogei eguneko epean.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2017ko martxoaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala