Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2017ko apirilaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1698

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2017ko martxoaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2016. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena Zientzia eta Teknologia modalitatean».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira honako agindu honetan: Agindua, 2017ko martxoaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2016. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena Zientzia eta Teknologia modalitatean; agindu hori 2017ko martxoaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (60. zk.) argitaratu da. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2017/1589 (2/1) orrialdean,

Honela dio:

«3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.»

Baina hau esan behar du:

«3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.»


Azterketa dokumentala