Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2017ko apirilaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1693

AGINDUA, 2017ko martxoaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena; honen bidez, Lanpostuen Balorazio Batzordeko kideak izendatzeari buruzko 2005eko abenduaren 21eko Agindua aldatzen da.

Apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomoetako lanpostuen Balorazio Batzordea eratu zen, Ogasun eta Ekonomia Saileko Funtzio Publikoaren Sailburuordetzara atxikitako organo gisa. Balorazio Batzordearen helburua da baloratzeko eskatzen zaizkion lanpostuak aztertzea, eta lanpostu bakoitzari balio bat ematea horietako bakoitzak duen erakunde-egituraren barruan.

Dekretu horren 5. eta 6. artikuluak kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu 1.– CCOO zentral sindikalaren izenean Lanpostuak Balioesteko Batzordea osatuko duten kideak izendatzea, bokal eta bokal ordezko izateko. Hauek dira izendaturikoak:

Salvador Cuesta Cobo jauna (Pablo Sáez de Jaúregui jaunaren ordez).

Lorenzo Sebastián García jauna (Mikel Chouza Malla jaunaren ordez).

Artikulu 2.– LAB zentral sindikalaren izenean Lanpostuak Balioesteko Batzordea osatuko duen kidea izendatzea, bokal ordezko izateko. Hau da izendaturikoa:

José Ventura Iglesias de la Iglesia, (José Robles Aranburu jaunaren ordez).

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 22a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala