
65. zk., 2017ko apirilaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
1690
EBAZPENA, 2017ko martxoaren 30ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita noiz eta non egingo den Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran jardungo duten Epaimahaietako eta Batzorde Barematzaileetako kideak izendatzeko zozketa (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitu zen).
Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez (2017ko otsailaren 23ko EHAA), dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurara.
Aipatutako aginduaren 5.1 oinarriak ezartzen du hautaketa-organoek egingo dutela prozesu honetako parte-hartzaileen hautaketa.
Izendapenari buruz, 5.2.2 oinarriak ezartzen du epaimahaikideek oinarri horretan aipatzen diren funtzionarioen artean egingo den zozketaren bidez hautatuko direla. Halaber, 5.4 oinarriak ezartzen du Batzorde Barematzaileetako kideek ere zozketa bidez izendatuko direla kidegoko eta dagokion batzordearen espezialitateko jarduneko funtzionarioen artetik.
Zozketa lurraldeka egingo da, aintzat hartuta espezialitate bakoitzeko Epaimahaiek eta Batzorde Barematzaileek zein lurralde historikotan duten egoitza, aipatutako oinarrietan ezarritakoaren arabera.
Horregatik guztiarengatik, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea noiz eta non egingo den Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran jardungo duten Epaimahaietako eta Batzorde Barematzaileetako kideak izendatzeko zozketa (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitu zen):
Eguna: 2017ko apirilaren 12a.
Ordua: 10:00ak.
Tokia: Lakua 2 eraikineko 3. aretoa (sarbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 30a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
KONRADO MUGERTZA URKIDI.
RSS