Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2017ko apirilaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1689

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, organismo autonomo honetako lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017ko otsailaren 6ko Ebazpenaren bidez, Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia iragarri zen, eta bertan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua betetzeko deialdia (520010 kodea, 185. dotazioa).

Bigarrena.– Ebazpena honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala