Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2017ko apirilaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1688

HUTSEN ZUZENKETA, agindu honena: «Agindua, 2017ko otsailaren 24koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko dena».

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, testua argitaratu nahi duen organoak eskatuta, baldin eta hutsak nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak 2017ko otsailaren 24an Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko emandako agindua (2017ko martxoaren 13ko EHAA, 50. zk.), eta honela zuzentzen dira:

Aginduaren lehenengo xedapenean, 2017/1312 (1/1) orrialdean, honako hau dioen lekuan:

«Lehenengoa.– José David Díez Llamas jauna izendatzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Azterlan eta Programetako aholkulari (kodea: 5166; dotazioa: 2.a; maila: zuzendaria).»

Honako hau esan behar du:

«Lehenengoa.– José David Díez Llamas jauna izendatzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Azterlan eta Programetako aholkulari (kodea: 5166; dotazioa: 3.a; maila: zuzendaria).»


Azterketa dokumentala