Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2017ko martxoaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1666

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 42/2017 prozedura arruntean interesa duten pertsonei.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

ELA sindikatuak jarritako 42/2017 prozedura arrunta, Hezkuntza Saileko Hezkuntzako sailburuordearen 2016ko abenduaren 13ko Ebazpenaren aurkakoa, zeinak ezesten baitu gorako errekurtso bat, honako eskaera hau ezestearen aurka jarritakoa: Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, Erlijioa irakasgaian, adin desberdinetako taldeetan plangintza irizpide murriztaile eta diskriminatzaileen aplikazioa bertan behera uzteko egindako eskaera.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioak arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira agertu daitezen eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 16a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala