Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2017ko martxoaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1601

IRAGARKIA, 2017ko martxoaren 14koa, zeinaren bidez jakinarazten baita dokumentazio-errekerimendu bat.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2017ko otsailaren 2an, interesdunari eskatu zion kontratazio mugagaberako egin zuen pizgarrien eskaerari buruzko dokumentazioa. Pizgarrien eskaera hori egin zuen 1451/1983 Errege Dekretuaren II. kapituluan eta Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako laguntzen deialdiaren babesean, zeina onartu baitzen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabaki bidez, 2016-03-16ko bilkuran (EHAA, 2016-03-18koa).

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta jakitera ematen zaio honek amaitu egiten duela administrazio-bidea eta honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Interesdunak eskuragarri du aipatutako errekerimenduaren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatu interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala