Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2017ko martxoaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1595

IRAGARKIA, Ondarroan (Bizkaia), Ertzainetxearen berriztapen partziala eta handitzeko lanen administrazio-kontratua formalizatu egin dela jakinarazteko dena (Espedientea: O-005/2016).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: O-005/2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: obrak.

b) Deskribapena: Ondarroan (Bizkaia), Ertzainetxearen berriztapen partziala eta handitzeko lanak.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: 2016ko apirilaren 5eko EHAA, 63. zenbakia.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 365.177,40 euro.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2017ko otsailaren 1a.

b) Gauzatze-eguna: 2017ko otsailaren 24a.

c) Kontratista: Excavaciones Gabika, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 301.884,33 euro.

Erandio, 2017ko martxoaren 15a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala