Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2017ko martxoaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1591

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 9koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Euskal Polizien Elkartasuna «EUSPEL» elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan, espedientea hasi da Euskal Polizien Elkartasuna «Euspel» elkartearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioaren gordailua dela-eta, zeina elkarte horren lehendakariak aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko martxoaren 3an, aipatutako sindikatu-elkartearen estatutu-aldaketari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea eskatzeko eskabidea aurkeztu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta aurkeztutako agirien artean badaude gordailutze-eskabidea, aldatzeko erabakia hartu duen batzar orokorraren akta, estatutu aldatuak eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko agiriak.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen. Bada, dekretu horretako 16. artikuluan, Lan eta Justizia Saila sortzen da, zeinari esleitzen baitzaizkio, besteak beste, lan-harremanei dagokienez lan-legeriako exekuzio-arloak eta -funtzioak. Horrez gain, xedapen iragankorretatik lehenengoan zera ezartzen da: harik eta erregelamendu organikoak –azken xedapenetatik lehenengoa– onartu arte, indarrean izango dira Jaurlaritzako sailen egitura eta funtzioak zehazten dituzten arauak, aplikatzekoa delarik apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuko 11.m) artikulua, zeinarekin organo honi ematen baitzaio honako eskumena: Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen estatutuen gordailuari dagokion bulego publikoa zuzentzea. Azken dekretu horren bitartez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen da.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia askatasun sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da aipatutako elkartearen estatutuak aldatzeko aktari buruzko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak gordailutzea, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea Euskal Polizien Elkartasuna «Euspel» elkartearen estatutuak aldatzeko akta eta aldatutako estatutuak gordailutzeko.

Bigarrena.– Agintzea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta haren kopia eskatu, bai eta aurkaratu ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 9a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala