Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2017ko martxoaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1589

AGINDUA, 2017ko martxoaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2016. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena Zientzia eta Teknologia modalitatean.

Abenduaren 1eko 221/2015 Dekretuak Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Aipatu Dekretuak, zortzigarren artikuluan, honako hau esaten du:

1.– Urtero eratuko da epaimahai bat, Ikerkuntzarako Euskadi Saria ebazteko, dekretu honen 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera dagokion modalitatean.

2.– Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideek euren jardun-eremuetan izen handia izan behar dute; bost kidetik zazpira bitartean izango dira, eta horietako zaharrena epaimahaiburua izango da.

Epaimahaia osatzerakoan, ahal den neurrian, emakumeen eta gizonen berdintasunerako printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.6 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez epaimahaiek epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eranskinean azaltzen diren irakasleak 2016. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikide izendatzea, Zientzia eta Teknologia modalitatean.

2. artikulua.– Agindua honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

ERANSKINA

2016. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideak, Zientzia eta teknologia modalitatean:

M.ª Teresa Miras Portugal.

Manuel Tuñón Lara.

M.ª Jesús Esteban Galarza.

Luis Oro Giral.

Javier Tejada Palacios.


Azterketa dokumentala