Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2017ko martxoaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1584

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 14koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio, informazio gisa, 2014ko ekonomia-ekitaldiko kontuak aurkeztu dituzten fundazioen zerrendari. kontu horiek Euskal Autonomia erkidegoko fundazioen erregistroan gordailutu dira.

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justizia Sailean, gaur egun Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, 2014ko ekonomia-ekitaldiko kontuak jaso ziren.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 23.2 artikuluak hau ezartzen du: «Agiriak aurkeztu eta hiru hilabeteko epean Babeslaritzak egiaztatu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeak eskatutako agiriak diren ala ez, gobernu-organoak behar bezala onartuta dauden eta batzordeburuaren eta idazkariaren eta, hala badagokio, jabe bakarraren ezinbesteko sinadurak dauden. Akatsik ez badago, Babeslaritzak Fundazioen Erregistroari igorriko dizkio agiriak, gordailatu eta argitaratzeko». Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean ere jasota daude betebehar horiek.

Hirugarrena.– 2014ko ekitaldian aurkeztutako kontuak aztertuta, eginiko errekerimenduak zuzenduta, eta Fundazioen Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuan eta irabazteko asmorik gabeko erakundeetara egokitutako gainerako kontabilitate-arauetan ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatuta, kontuak gordailutzeko eta artxibatzeko ebazpenak eman dira.

Laugarrena.– Honako hauek Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariari esleitzen diote espediente hau ebazteko eskumena: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.2 artikulua; apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10.1.j) artikulua; eta lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorra (dekretu horren bidez sortu, ezabatu eta aldatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak eta finkatzen dira horien egitekoak eta jardun-arloak).

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Agintzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, informazio gisa, ebazpen hau eta eranskina. Eranskin horretan jasota dago Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari 2014ko ekonomia-ekitaldiko kontuak aurkeztu dizkioten fundazioen zerrenda. Kontu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan gordailutu dira, gordailutze hori egiteko eskatzen diren betekizunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 14a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala