Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2017ko martxoaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1578

AGINDUA, 2017ko martxoaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.a artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta 6/1989 Legearen 10.1.c artikuluak sail bakoitzari ematen dizkion eskumenen arabera, agindu honen eranskinean jasotzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea ebatzi da, hona hemen

OINARRI-ARAUAK:

Lehengoa.– Agindu honen bidez iragartzen den lanpostua, agindu honen eranskinean lanpostu hori betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean, eta eskabidean datu pertsonalak eta egun lanpostua non duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena.– Lehiakideek, eske-idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta datu hauek jaso beharko dituzte:

a) Titulu akademikoak.

b) Herri-administrazioan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten gainerako merezimendu guztiak.

Gainera eskatutako betekizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dituzte lehiakideek, eta egokitzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak ebatziko du, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean, eta ebazteko agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Administrazioko bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Lehenengo errekurtsoa jartzeko, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera hilabeteko epea izango da; bigarrenerako, bi hilekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 20a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

ERANSKINA

Lanpostua:

– Izena: lurralde-ordezkaria (511786 kodea, 4. dotazioa).

– Lekua: Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza.

– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

– Herria: Vitoria-Gasteiz.

– Taldea: A.

– Kidegoa: X02EU.

– Destino-osagarriaren maila: 29.

– Berariazko osagarria: 0-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3.

– Derrigortasun-data.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

– Estatuko edozein herri-administraziotako A kidegokoa izatea.

– Estatuko edozein herri-administraziotako A kidegoan karrerako funtzionario legez jardunean, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

Horietaz aparte, berdin-berdin eskatu ahal izango dute lanpostua, eta horrela jardunbide honen bidez zerbitzura itzuli, nahitaezko eszedentzian, beste herri-administrazioren baten zerbitzuan, borondatezko eszedentzian eta egitekoak salbuetsita daudenek, egoera horretan eman beharreko denbora betea badute.

– 5 urteko esperientzia, lanpostua atxikita dagoen kidegoak berezkoak dituen egitekoetan.


Azterketa dokumentala