Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2017ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1559

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 33/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian, 33/2015 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Blanca Chillon Sanchez andrearen eskariz, Monserrat Garcia Maestre andrearen aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

75/2015 EPAIA

Epailea: Jose Luis Nuñez Corral jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Data: bi mila eta hamabosteko azaroaren bosta.

Alderdi demandatzailea: Blanca Chillon Sanchez.

Abokatua: Joaquin Uribe Alonso.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Alderdi demandatua: Monserrat Garcia Maestre.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, orokorrean.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu José Luis Núñez Corral jaunak ikusi ditu hitzezko judizioko auto hauek. Blanca Chillón Sánchez andreak eskatuta bideratu dira autook –Frade epaitegietako prokuradoreak lagundu dio eta Uribe letraduak ordezkatu–, Monserrat García Maestre andrearen aurka, auzi-iheslaria bera. Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Blanca Chillón Sánchez andreak Monserrat García Maestre andrearen aurka aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut 2.447,11 euro ordaintzera. Kondenaren zenbatekoak interesak sortuko ditu, ebazpen honetako zuzenbideko bigarren oinarrian zehaztutakoari jarraituz.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko azaroaren bostean.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Monserrat García Maestre demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita lauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala