Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2017ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1535

64/2017 DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzen duen Dekretua aldatzen dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 4. artikuluaren 2. zenbakian sail eskuduneko titularrak kontratatzeko dituen eskumenak arautzen dira, kontratatzeko debekuen esparruan.

Zehazki, b) letran organo horri eskumena ematen zaio Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 60.1 artikuluko a) eta b) letretan aipatzen diren kontratatzeko debekuen iraupena eta irismena ezartzeko.

Baina azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 61.3 artikuluak, indarreko idazketan, ezartzen du eskumen horiek Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroari esleitu zaizkiola, Estatuko Administrazio Kontratazioaren Kontsulta Batzordeak proposatuta. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 4.2. artikulua aldatu behar da, eta oinarrizko manuetan ezarritakoaren kontra doazen xedapenak kenduko dira.

Horren ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeak informazioa eman ostean eta Euskadiko Batzorde Juridikoarekin bat, Gobernu Kontseiluak 2017ko martxoaren 21ean eginiko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 4. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da. Honela geratuko da idatzita:

«2.– Kontratatzeko debekuen esparruan, debeku hori deklaratzea dagokio Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 60.1.e) artikuluan sailkapenari buruzko informazioa nahiz lizitatzaileen eta sailkatutako enpresen erregistroei buruzko informazioa komunikatzeko betebeharrari buruz ezarritako kasuan.»

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala