Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2017ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1518

AGINDUA, 2017ko martxoaren 22koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordeko zenbait bokalen kargu-uztea formalizatzeko, bokal berriak izendatzeko eta Batzordearen osaera zehazteko dena.

Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legeak 6. artikuluan xedatzen duenaren arabera, bertan arautzen diren arloei buruzko aholkua emateko behar diren organo aholku-emaileak sortu ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzak.

Ondorioz, 1990eko urriaren 23ko 284/1990 Dekretuaren bidez, Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordea sortzea eta horren egitura eta funtzionamendua finkatzea erabaki zen. Aipatu dekretuaren 2.c) artikuluaren arabera, hauek izango dira Batzordeko kideak: hiru Foru Aldundietako ordezkariak, bakoitzetik bat, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzak izendatutakoak, gutxienez hiru eta gehienez zortzi.

Eta dekretuaren 3.1. artikuluarekin bat etorriz, batzorde horretako bokalen karguaren iraupena bi urtekoa izango da.

Bokalak azkenekoz izendatu zirenetik (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2014ko urriaren 27ko Aginduan), aurreko lerroaldean aipaturiko epea igaro denez, aurkeztu diren proposamenak ikusita eta urriaren 23ko 284/1990 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordeko bokal hauen kargu-uztea formalizatzea, horretarako ezarritako epea iragan izanagatik:

– Javier Olmeda Almendros, Arabako Foru Aldundiaren ordezkaria.

– Andoni Iturbe Amorebieta, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaria.

– Josu Maroto Peñagarikano, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaria.

– Francisco de León Molina.

– Agustín Azkarate Garai-Olaun.

– Juan Ramón Lombera García.

– Juan Ignacio Lasagabaster Gómez.

– Aitor Kerejeta Cid eta

– Elena Lete García, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak izendatua.

Bigarrena.– Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordeko Bokal ondorengo pertsonak izendatzea:

– José María Villanueva Saiz, Arabako Foru Aldundiaren ordezkari gisa eta hark proposatuta.

– Andoni Iturbe Amorebieta, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari gisa eta hark proposatuta.

– Josu Maroto Peñagarikano, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa eta hark proposatuta.

– Txomin Sagarzazu Anzizar.

– Francisco de León Molina.

– Agustín Azkarate Garai-Olaun.

– Juan Ramón Lombera García.

– Juan Ignacio Lasagabaster Gómez eta

– Ignacio de la Puerta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak proposatuta.

Hirugarrena.– Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordea bederatzi (9) bokalek osatuko dute, horietako sei (6) Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak izendatuko ditu. Horrek ez du esan nahi, ordea, gehiengora iristeko falta direnak gerora izendatuko ez dituenik.

Laugarrena.– Interesdun guztiei honen berri ematea eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzea, herritar orok ezagut dezan.

AZKEN XEDAPENNETATIK LEHENENGOA

Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salan bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 22a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala