57. zk., 2017ko martxoaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
TXAKOLI DE BIZKAIA-BIZKAIKO TXAKOLINA JATORRIZKO IZENDURAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA
1502
IRAGARKIA, «Chacolí de Bizkaia – Bizkaiko Txakolina» Jatorri Deituraren Kontseilu Arauemailearen barne-araubidearen erregelamendua aldatzeko erabakia jakinarazten duena.
«Chacolí de Bizkaia – Bizkaiko Txakolina» Jatorri Deituraren Kontseilu Arauemailearen osoko bilkurak erabaki hau hartu zuen 2017ko otsailaren bederatzian egindako batzarrean:
«Chacolí de Bizkaia – Bizkaiko Txakolina» Jatorri Deituraren Kontseilu Arauemailearen barne-araubidearen erregelamenduko 23. artikulua aldatzea onartzea, «Erregistroen antolamendua eta izena emateko prozesua»-ri buruz, Eusko jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2008-06-17ko Aginduko 30.2 artikuluan erabakitakoaren arabera.
Onartutako barne-araubidearen erregelamenduaren behin betiko testua interesdunen eskura dago Kontseilu Arauemailearen egoitzan: Leioa (Bizkaia), Mendibile auzoa 42.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2008ko ekainaren hamazazpiko Aginduko 38. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 58. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Leioa, 2017ko martxoaren 6a.
Kontseilu Arauemailearen presidentea,
IÑAKI ARETXABALETA AURRE.