Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2017ko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1490

437/2017 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, deialdi publikoa egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko zuzendariordearen lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, zuzendaritza nagusi honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko zuzendariordearen lanpostua, ebazpen honen bidez deitzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeei atxikitako pertsonal finkoak (funtzionarioa, estatutarioa edo lan-kontratuduna) eskatu ahalko du, baita Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere organismo autonomoetako pertsonal funtzionarioak eta beste edozein pertsonak ere, baldintza hauek betez gero:

1.– Titulazio Akademikoa.– B1 taldeko edozein unibertsitate-diplomatura edukitzea.

2.– Hizkuntza-eskakizuna.– 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

3.– Esperientzia.– 5 urteko esperientzia edukitzea, B1 taldeko berezko zereginetan.

Bigarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitae aurkeztu beharko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala