56. zk., 2017ko martxoaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1485
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzarena, B motako joko-enpresa operatzaile batek fidantza bueltatzeko eskatu duela jakinarazten duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak –uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuz onartua– bere 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izateko.
Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluari jarraituz, argitara ematen da José Ramón Lete Egañak egin duen eskaera fidantza bueltatzeko, 2011ko urtarrilaren 5ean F201100031 zenbakiaz erregistratu zena B motako enpresa operatzaile moduan, bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzutan ordain diezaietela eskatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskaerarekin batera aurkeztu behar da kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 14a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.