Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2017ko martxoaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1476

379/2017 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez aldatu egiten baita Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio mahaiaren osaketa.

Ikusita Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerenteak erakunde horri atxikitako kontratazio mahaiaren osaketa aldatzeko egindako proposamen-idazkia.

Kontuan Izanik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 343/2015 Ebazpena, 2015eko urtarrilaren 1ekoa, zeinaren bitartez sortu baitzen Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako Kontratazio Mahaia, bat eginez azaroaren 11ko 255/97 Dekretuaren 20.4) artikuluarekin, zeinaren bitartez Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezarri ziren, kontratuen esleipenerako kontratazio-organoari laguntzeko, eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 320 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bada, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortutako eskumenak baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Lehena: Baliogabetzea Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio mahaia eratzeko aurretik egindako ebazpen guztiak, eta aurrekoak ordezkatuko dituen beste mahai bat sortzea, honela geratuko dena:

Presidentea:

Titularra: Ekonomia eta Finantzako zuzendaria.

Ordezkoak:

Zerbitzu Orokorretako zuzendariordea.

Pertsonaleko zuzendaria.

Pertsonal, Aurrekontu eta Kudeaketaren Kontroleko zuzendariordea.

Zuzendari medikoa.

Erizaintzako zuzendaria.

1.– Mahaikidea:

Titularra: Teresa Rodríguez Arrondo.

Ordezkoak:

Purificación Martínez Martínez.

Eva Pérez Quirós.

Begoña Hernández de la Fuente.

2.– Mahaikidea:

Titularra: Virginia Pérez González.

Ordezkoak:

Pedro Carrión Valero.

Mertxe Cabañas Izaguirre.

Josune Elorriaga Rodríguez.

Mahaikide Idazkaria:

Titularra: David Samprón López.

Ordezkoak:

Victoria Velasco Alonso.

Luís Javier Ronco Navarro.

Ana Martínez Alonso.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, hala jasota baitago Sektore Publikoko Kontratuen Legea zati batean garatzen duen maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuaren 21.4 artikuluan, aintzat hartuta Mahai Iraunkorra dela, eta kontratu anitz berari dagozkiola.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/15 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrerako hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala