Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2017ko martxoaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1475

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 8koa, Araudi Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretarako zuzendariarena, zeinarekin jendaurreko informazioaren izapidetik pasatzen baita ondoko dekretu-proiektua: 114/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Osasun Sailak dekretu-proiektu bat prestatu du, 114/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko Dekretua aldatzen duena, eta dekretu hori izapidetzen ari da izaera orokorreko xedapenak prestatzeko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean araututakoarekin bat.

Aipaturiko lege-xedapeneko aurreikuspenak betetzeko, Osasuneko sailburuak 2017ko otsailaren 20ko Aginduaz, proiektuari aldez aurretiko onarpena eman dio, testuko artikuluak idatzi ostean.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak entzunaldiaren izapidetik pasako dira, eta, xedapenen ezaugarriek hala eskatzen badute, jendaurreko informazioaren izapidetik pasako dira, kasu honetan gertatzen den legez.

Hartarako, 114/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzkoa, aldatzen duen dekretu-proiektua jendaurreko informazioaren izapidetik pasatzen da, eta hori egiteko 20 egun balioduneko epea egongo da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Azaldutakoagatik, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 6. artikuluaren 1.a) epigrafeak xedatutakoarekin bat etorriaz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 114/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzkoa, aldatzen duen dekretu-proiektua jendaurreko informazioaren izapidetik pasatzea; horretarako 20 egun balioduneko epea egongo da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Goragoko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, dekretu-proiektuaren edukia eskura egongo da helbide honetan: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretarako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), eta, halaber, eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 8a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

DANIEL SALAZAR IRUSTA.


Azterketa dokumentala