Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2017ko martxoaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1474

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez txanda-kontraturako laguntzei buruzko 2016ko apirilaren 14ko Ebazpenean ezarritako laguntzak 2016an finantzatzera bideratutako laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2016ko apirilaren 14an egindako bileran.

Diru-laguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako diru-laguntzen onuradun izan diren enpresen zerrenda (txanda-kontraturako laguntzei buruzko 2016ko apirilaren 14ko Ebazpenean ezarritako laguntzak 2016an finantzatzera bideratutako laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzak). Diru-laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2016ko apirilaren 14an egindako bileran (erabaki hori 2016ko apirilaren 15eko EHAAn argitaratu zen, 71. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa dago adierazita ebazpen honen eranskinean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 9a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala