Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2017ko martxoaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1425

8/2017 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, Lehendakariarena, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko zenbait kideren izendapena aldatzeko dena.

Lehendakariaren uztailaren 7ko 18/2016 Dekretuaren bitartez, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluari buruzko maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio publikoen ordezkariak eta gizarte zibilarenak izango dira kontseilu horretako kideak. Administrazio publikoen aldetik, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak beste ordezkari batzuk aukeratu ditu kontseilurako.

Horren ondorioz, eta maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako hauek izendatzea Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren kide, administrazio publikoen aldetik eta hezkuntza-arloan eskumena duen saila ordezkatzeko:

Titularra: José Ignacio Bañuelos Ibáñez jauna, Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

Ordezkoa: Lucía Torrealday Berrueco andrea, Hizkuntza Berriztatzeko zuzendaria.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Sinatzen den egunetik aurrera izango ondorioak dekretu honek.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, denek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala