Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2017ko martxoaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1416

385/2017 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Pilar Sánchez Rubio andrea Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatu eta zerbitzu berezietan deklaratzeko dena.

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 25eko 82/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2017ko otsailaren 9ko EHAAn argitaratu (28. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, ikusi da M.ª Pilar Sánchez Rubio andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

M.ª Pilar Sánchez Rubio andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko erizain lanpostu funtzionalaren 17342. ordena-zenbakiko plazaren titularra, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendariren lanpostua betetzeko izendatu da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Pilar Sánchez Rubio andrea Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko martxoaren 6tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– M.ª Pilar Sánchez Rubio andrea zerbitzu berezietan deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala