Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2017ko martxoaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1415

315/2017 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Laura Aguirre Alberdi andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko izendatu eta zerbitzu berezietan deklaratzeko dena.

Goierri- Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori zuzendaritza nagusi honen urtarrilaren 18ko 64/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen (2017ko otsailaren 1eko EHAA, 22. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, ikusi da Laura Aguirre Alberdi andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Laura Aguirre Alberdi andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko gisako lanpostu funtzionalaren 5758. ordena-zenbakiko plazaren titularra, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko izendatu da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, zuzendaritza nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Laura Aguirre Alberdi andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko otsailaren 27etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Laura Aguirre Alberdi andrea zerbitzu berezietan deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala