
53. zk., 2017ko martxoaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 3 orri.)
- EPUB (201 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1405
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasun Saileko Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bat, ezesten duena 405X1600326-4 (REC-VIC-058-2016-V) espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren arau-hauste batekin lotuta.
Ezinezkoa izan da aipatu ebazpena jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Gora jotzeko errekurtsoaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edo, errekurtsogileak hala nahiago badu, bere bizilekuaren barrutiari dagokion epaitegian (betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren jurisdikzioaren barruan), bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik hasita.
Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren testu osoa, helbide honetan: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.
Isunaren zenbatekoa honela ordain daiteke:
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazpenaren egunetik hurrengo hilaren 5era arteko epean ordainduko da, errekargurik gabe, edo, egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arteko epean.
Jakinarazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean egiten bada, jakinarazpenaren egunetik hurrengo hilaren 20ra arteko epean ordainduko da, errekargurik gabe, edo, egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arteko epean.
Zehapena adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada, ondarearen gaineko premiamendu- bidetik ordainaraziko zaio zigortuari, % 20ko errekargua eta dagozkion berandutze-interesak jarrita (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen abuzturen 31ko 212/1998 Dekretuaren 48. artikulua eta hurrengoak).
Ordainketa egiteko, ordainketa-gutuna aurkeztu beharko da finantza-erakunde laguntzaile hauetako batean: Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa), Banco Santander, Laboral kutxa, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, BBVA, Caixabank; beste entitate batzuen txartelen bidez, edo Internet bidez (http: //www.euskadi.net/nireordainketa), ordainketa-gutunean ageri diren datuak emanez.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 10a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.
RSS