Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2017ko martxoaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1403

IRAGARKIA, B-16/2016-S zehapen-prozeduran, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emandako Ebazpena jakinarazteko dena.

Miren Gotzone Gutiérrez Mazpule andreari –Plentziako Artekale kalean, 14, dagoen «Bar Uri Zarra» establezimenduaren jabeari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio ezen, zigor espedientean ebazpena eman dela, arau hauste sanitario bat egiteagatik. Jarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 200 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ipintzen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke baita ere Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan, hilabete bateko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hara, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, 121. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea ikusi ahal izango da Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao Errekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa hurrengo epean egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesatuak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen dueneant.

Diru-sarrera ondorengo banku eta kontu korrontean egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

Kutxa Bank – K/K zk.: IBAN ES85/2095/0611/0132/3906/8030 – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, behartze-bidetik bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, 44 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2017ko martxoaren 6a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala