Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2017ko martxoaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1379

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 26koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita honako enpresa-elkarte Honen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak gordailutu daitezen: Asociación de empresas de gestión e intermediación inmobiliaria de Euskadi / Euskadiko higiezinen kudeaketa eta bitartekaritzarako enpresen elkartea, AEGIN Euskadi. Honen bidez, halaber, argitara ematen da gordailutze horren berri.

Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan, espedientea hasi da Euskadiko higiezinen kudeaketa eta bitartekaritzarako enpresen elkartea, AEGIN Euskadi elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioaren gordailutzea dela-eta –elkartearen idazkariak aurkeztu du dokumentazioa–. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko urtarrilaren 5ean aurkeztutako dokumentazioaren bidez, aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko eskatu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentu hauek daude jasota: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia, ezohiko batzar orokorraren akta, estatutuak aldatzeko erabakia jasotzen duena, eta aldatutako estatutuak.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuetako 5. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen. Bada, dekretu horretako 16. artikuluan, Lan eta Justizia Saila sortzen da, zeinari esleitzen baitzaizkio, besteak beste, lan-harremanei dagokienez lan-legeriako exekuzio-arloak eta -funtzioak. Horrez gain, xedapen iragankorretatik lehenengoan zera ezartzen da: harik eta erregelamendu organikoak –azken xedapenetatik lehenengoa– onartu arte, indarrean izango dira Jaurlaritzako sailen egitura eta funtzioak zehazten dituzten arauak, aplikatzekoa delarik apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuko 11.m) artikulua, zeinarekin organo honi ematen baitzaio honako eskumena: Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen estatutuen gordailuari dagokion bulego publikoa zuzentzea. Azken dekretu horren bitartez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen da.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia jasota dago apirilaren 1eko 19/1977 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da aipatu elkartearen estatutuak aldatzeko aktari buruzko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak gordailutzea, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea honako enpresa-elkarte honen estatutuak aldatzeko akta eta aldatutako estatutuak gordailutu daitezen: Euskadiko higiezinen kudeaketa eta bitartekaritzarako enpresen elkartea, AEGIN Euskadi.

Bigarrena.– Agindua emata gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta haren kopia eskatu, bai eta aurkaratu ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6 artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 26a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala