Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2017ko martxoaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1374

375/2017 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Teresa Barrena Sarachaga andrea Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendaria, berak hala eskatuta, kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15ko 1034/2015 Ebazpenaren bidez (ekainaren 12ko EHAA, 109. zk.), M.ª Teresa Barrena Sarachaga andrea Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendaritza nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Teresa Barrena Sarachaga andrea Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendaria, berak hala eskatuta, kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2017ko otsailaren 3an sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala