Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2017ko martxoaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1364

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Oinarrizko Ordainketa Eskubideen (OOE) transferentzia baimentzeko ebazpenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatukoa betetzeko.

Zuen eskura daude jakinarazpen hauek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, hurrengo helbidean: Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen; eta beraien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Eta guzti hori argitara ematen da, eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen, eta haientzat banakako jakinarazpen balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 1a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala