Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2017ko martxoaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1360

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 339/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 339/2016; behin betiko neurriak aldatzea.

Demandatzailea: Amal Boudira Aguedour.

Abokatua: Marta Fernandez Marquez.

Prokuradorea: Ignacio Sanchiz Capdevila.

Demandatua: Abdeljalil Ouici.

Gaia: BBNA.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-09-16an, eta honela dio xedapen-zatiak:

Belén González Martínek, Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile denak, ikusi ditu 339/2016 Epaian hartutako neurriak aldatzeari buruzko autoak, zeintzuk epaitegi honetan bideratu baitira. Eta horietan parteak honakoak izan dira: demandatzaile legez Amal Boudira Aguedour, Sanchiz Capdevila prokuradorearekin; eta demandatu legez Abdeljalil Ouici, auzi-ihesian dena eta ordezkaritza prozesalik ez duena; eta adingabekoen interesak defenditzearren Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Eta Erregearen izenean ondoko ebazpena eman da, zeinaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeen, 20 eguneko epean:

Abdeljalil Ouici demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskurai du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala