Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2017ko martxoaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1351

IRAGARKIA, 2017ko otsailaren 24koa, otsailaren 14ko Garraio Azpiegituren zuzendariaren Ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, 7 SS-1-181-94 matrikula duen ontzia enkaitzeko nahitaezko betearazte subsidiarioak eragindako gastuen behin betiko likidazioa egiten da.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan, Lakua I, 7. solairua (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Interesdunak ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak agertzeko eta defentsarako bidezko iruditzen zaizkion dokumentu eta egiaztagiriak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 24a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala