Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2017ko martxoaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1348

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 7604/2016 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargupeko epaitegi honetan, 7604/2016 zenbakiko espedientea ari dela bideratzen, gizartearentzako lanak betearazteko; lan horiek honako zigortu honi ezarri zaizkio: Jose Alejandro Ospina Payan, Buga Valle-n jaioa, 1977-04-01ean, X3065821J NAN duena, Alvaro eta Rubi Esperanzaren semea; haren azken helbidea hau izan da: Goitisolo Aldea kalea 6, 2.A - 48130 Bakio (Bizkaia); eta egun non dagoen ez dakigu. Espediente horretan 2017-02-15ean autoa eman da, eta honako hau dio xedapen zatiak hitzez hitz:

«Adierazten dut Jose Alejandro Ospina Payan jaunak ez duela bete komunitatearen aldeko lanak egiteko berrehun eta hogeita zortzi eguneko zigorra, 1510232-13-1 Zigor Arloko Delituak betearazpenean Barakaldoko Zigor Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarri ziona.

Jakinaraz bekio zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegi edo auzitegiari, legezko ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Bilboko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, EHAAren bidez, eta, halaber, ohartarazi haren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Horixe agindu eta sinatu du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratuak; fede ematen dut.»

Jose Alejandro Ospina Payan zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) 2017ko otsailaren 15ean; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik harako hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala