Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2017ko martxoaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1340

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 22koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2016. urtean euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroan inskribatutako alta-inskripzio eta bestelako oharpenak argitara ematen dituena.

Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroa arautzen duen 2003ko abuztuaren 6ko Kultura sailburuaren Aginduko 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta HABEren arau organikoak onartzen dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2016. urtean euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroan jasotako oharpenen zerrendak argitara ematea. Zerrendak ebazpenari atxikitako I., II. eta III. eranskinetan daude.

Donostia, 2017ko otsailaren 22a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

I. ERANSKINA
TITULARITATE-ALDAKETA IZAN DUTEN ZENTROEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
IZEN-ALDAKETA IZAN DUTEN ZENTROEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
HELBIDE-ALDAKETA IZAN DUTEN ZENTROEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala