Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2017ko martxoaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1338

BAZPENA, 2015eko uztailaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen baitzaio FCC Ámbito, SA enpresak Superportua 5en, Punta Luceron, Mendebaldeko dikean, 48508 Zierbenan (Bizkaia) hondakinak jaso, sailkatu eta aldi baterako biltegiratzeko sustatu suen instalazioari.

AURREKARIAK

2014ko azaroaren 6an, FCC Ámbito SAk Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Zierbenan hondakinak jaso, sailkatu eta multzokatzeko instalazio bat jartzeko, hala nola horiek aldi baterako biltegiratzeko.

Era berean, Zierbenako Udalaren txostena aurkeztu zuen, 2014ko irailaren 1ekoa, jarduera hirigintzarekin bateragarria zela egiaztatzen zuena.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2015eko urtarrilaren 16an emandako Ebazpenaren bidez, FCC Ámbito SAk sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2015eko otsailaren 16an.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2015eko martxoaren 30ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Zierbenako Udalari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta Osasun Sailari.

2015eko ekainaren 15ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, FCC Ámbito SAren esku utzi zen espediente osoa.

2015eko ekainaren 26an Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ebazpen-proposamena bidali zion FCC Ámbito SAri, enpresa horrek Zierbenan sustatzen duen instalazioari ingurumen-baimen integratua emanez.

2015eko uztailaren 6an FCC Ámbito SAk alegazio-idatzi bat aurkeztu zuen ingurumen-organoaren aurrean, ebazpen-proposamenaren edukiaren inguruan. Zehazkiago bi alderdi hauen inguruko alegazioak aurkeztu zituzten: baimenaren esparrutik kanpo uztea hondakin erregarriak eta HP12 kodeak dituzten hondakinak eta kudeatutako hondakinen datuen erregistroa bidaltzeko ezarritako maiztasuna. Era berean, baimenaren idazkera argitzeko eskatu zuten, hondakinak PCB eta/edo PCT bezala onartzeari dagokionez.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Baimen honetan, instalazioan egiten diren kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean zerrendatutako jarduerez gain, instalazioa aipatutako legearen aplikazio-eremuan sartzea eragin zuen jardueraren kokalekuan egiten diren jarduera guztiak barne hartzen dira, jarduera horrekin teknikoki lotuta dauden eta sortuko diren isurietan eta kutsaduran ondorioak izan ditzaketen guztiak, nahiz eta jarduera horietako batzuk eranskinean jasota ez egon.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluan xedatutakoa betez, 1. eranskinean aipatutako jardueretakoren bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko ingurumen-baimen integratua beharko da. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplika daitekeen instalazio guztietan arauaren xedea betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten herri-administrazioen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. FCC Ámbito SAren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuak kudeatzeko baimena, hondakin arriskugabeak kudeatzeko baimena, itsasora isurtzeko baimena, atmosferara isurtzeko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, hondakinak sortzeari dagozkion baimenak eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.

Aipatu uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua tokiko agintarientzat loteslea izango da baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko, bai eta goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi guztiei dagokienean ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatuak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruz aplikatu behar diren autonomia-erkidegoko arauei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean. Adierazitako aginduak aplikatuz, FCC Ámbito SArekin lotutako ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran, aipatutako otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak sartu dira.

Azkenik, instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazteko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Bereziki kontuan izan da Europako Batzordearen 2006ko abuztuko BREF agiri honen edukia: «Reference Document on Best Available Techniques for the Surface Treatment of Metals and Plastics».

Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren FCC Ámbito SAk sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Honako hauek ikusi dira: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren proposamen-ebazpena, 2015eko ekainaren 26koa; Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; ekainaren 11ko 5/2013 Legea, hura aldatzekoa; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumen-baimen integratua ematea FCC Ámbito SAri (egoitza soziala: Federico Salmón kalea, 13, Madril; IFK: A28900975) Zierbenako instalazioan hondakin arriskutsuak jaso, sailkatu eta multzokatzeko, bai eta aldi baterako biltegiratzeko ere, ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzetan.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.6 kategorian dago sartuta jarduera hori:

«5.6) 5.5 paragrafoan bildu ez diren hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzea, 5.1, 5.2, 5.5 eta 5.7 paragrafoetan adierazitako tratamenduetako bat aplikatu arte, 50 tonatik gorako edukierarekin, jasotzeko zain dagoen bitartean sortu den lekuan bertan aldi baterako biltegiratzea alde batera utzita.»

FCC Ámbito SAk hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak jaso, sailkatu, multzokatu eta/edo bereizi, prestatu eta aldi baterako biltegiratzen ditu (kudeaketa-operazioa: R13/D15). Prozesu horietan ez dira hondakinak eraldatzen, eta ez zaie tarteko prozesu industrialik egiten.

Era berean, PCBak dituzten hondakinak jaso, biltegiratu eta prestatuko dira. Jasotako hondakinak horretarako prestatutako eremu batean biltegiratuko dira, amaierako kudeaketa egitera bidaltzen diren arte:

● PCB duten hondakin likidoak homologatutako ontzietan egongo dira eta paletetan biltegiratutako dira, kubeta gaineko apalegietan, amaierako kudeaketarako kargatu bitartean.

● PCB duten kondentsadoreak eta transformadore txikiak eraikin berean biltegiratuko dira. Kalterik dutela hautemango balitz, behar bezala ontziratuko dira biltegiratu aurretik, ADR araudian zehaztutakoaren arabera.

Bestalde, honako material hauek sortuko dira: hondakinak jasotzeko erabili diren plastikozko ontziak birrintzearen ondoriozko material tratatu bat eta trapuak eta metalezko ontziak trinkotzearen ondoriozko material prentsatu bat.

Zierbenako instalazioetan hondakinak definitutako hiru eremutan biltegiratzen dira:

– Gordailu finkoak, ontziratu gabeko produktuentzat: 44 m3-ko edukiera unitarioa duten 8 gordailu atmosferiko daude. Guztizko edukiera, beraz, 352 m3-koa da. Gordailuak launakako bi bloketan antolatuta daude, eta bloke bakoitza kubeta independente baten gainean dago, isuriak jasotzeko kutxatilarekin, honako banaketa honekin:

● 44 m3-ko 4 gordailu, disolbatzaile ez kloratuak gordetzeko. Edukiera, guztira: 176 m3

● 44 m3-ko 4 gordailu, olioak, taladrinak, emultsioak eta antzerakoak gordetzeko. Edukiera, guztira: 176 m3.

– Biltegiratzeko nabea, hondakin sukoi, kaltegarri eta korrosiboentzat. Bertan apalategiak daude, eta horien azpiko aldean, kubetak. Apalategietan hondakinak biltegiratzen dira, mota berdinekoak ontzi mugikorretan sailkatuta, kubetetan erreaktibotasun-arriskuak saihesteko. Biltegiratze-edukiera, guztira: 412,8 m3.

● 412,88 m3 hondakin arriskutsu: 200 litroko 2064 bidoiren baliokidea. Horietako 38,4 m3 (200 litroko 192 bidoiren baliokidea) likido korrosiboak izan ahalko dira.

– Kanpoko eremu estalia. Bertan duden zamalanetarako kaiak, gordailu finkoetarako ponpatze-eremua eta hondakinak manipulatu eta prestatzeko eremua (prentsatu, birrindu eta erretraktilatu). Hondakin toxiko ez-sukoiak biltegiratzen dira. Biltegiratze-edukiera, guztira: 24 m3.

Ondorioz, hondakin arriskutsuak biltegiratzeko edukiera, guztira, 788,8 m3-koa da.

Bestalde, hondakin arriskugabeak jaso, sailkatu, multzokatu eta aldi baterako biltegiratzeko jardueretarako edukiera 24 m3-koa da, eta PCB/PCTak dituzten hondakinak kudeatzeko biltegiratze-eremua 50 tonakoa.

Hondakinak plastikozko ontzietan jasotzen dira, eta material hori tratatuz eta beste material batzuk prentsatuz ekoitz daitezkeen kantitateak honako hauek dira:

● 172 tona/urteko, birrindutako plastikozko ontzien kasuan.

● 317 tona/urteko, prentsatzeko moduko materialen kasuan.

Instalazioan tratamendu-operazio hauek egiten dira, nagusiki:

– Bolumena minimizatzeko operazioak, dentsitatea irabazteko.

Amaierako kudeatzaileek eskatutako baldintzak betetzeko egiten dira, hondakinen birziklatzea/berreskurapena, tratamendua edo eliminazioa errazteko. Horretarako, instalazio hauek dituzte:

● Plastikozko ontzi hutsak ehotzeko instalazioa.

● Inpregnatutako trapuak eta metalezko ontziak prentsatzeko instalazioa.

– Hondakinak prestatzeko operazioak.

Operazio fisikoak dira, hondakinak dituen ura eta solido esekiak deuseztatzea edo murriztea helburu dutenak, ondorengo manipulazioa, tratamendua edo eliminazioa errazteko.

– Berrontziratzeko edo likidoak ontziz aldatzeko operazioak.

Jasotako hondakinak egoera txarrean daudenean egiten dira (alegia, horien manipulatzea ihesak eta isuriak gertatzeko arriskua dagoenean).

● Gordailuetako likidoak homogeneizatzeko operazioak.

Instalazioan biltegiratzeko tangak daude, jasotzen diren likidoak homogeneizatzeko erabiltzen direnak. Gero behin betiko tratamendurako instalaziora eramaten dira baimendutako zisternetan, eta kalitate hobeko hondakin bat lortzen da, errazago tratatzeko.

Hondakin-urak itsasora isurtzen dira, ur zikinen saneamendu-sare batetik pasa eta gero. Sare horretatik pasatzen dira ere nabeko euri-ur garbiak, bai eta estali gabeko zolatutako eremuetako euri-urak.

Sortutako hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak ekipamenduak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.

FCC Ámbito SAren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, honako BREF txosten europarretan jasota daudenak:

● Hondakinen Kudeatzaileen Industriarako BREF txostena (2006ko abuztuko «Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries»).

● Biltegiratzeari buruzko «Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage» BREF txostena, 2006ko uztailekoa.

Proiektuak, besteak beste, teknika erabilgarri onenak direla pentsa daitekeen neurri hauek biltzen ditu:

● Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezartzea. ISO 9001 eta ISO 14001 arauen arabera kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistema dute, eta gainera Europako 1221/2009/EMAS III araudiko baldintzak betetzen dituen ingurumen-kudeaketako sistema ere ezarria dute.

● Instalazioan egiten diren jarduera guztiak zehaztuta edukitzea eta egiten diren operazioak kontrolatzea ustiategiko barneko eskuliburua erabiliz.

● Barne-kudeaketako prozesu bat ezartzea. Horren parte izango dira mantentze-lanetarako prozedura bat eta prestakuntza-programa egoki bat, langileek laneko eta ingurumeneko arriskuak saihesteko hartu behar dituzten prebentzio-neurriak jasotzen dituena. Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu bat dute, instalazioen egoera bermatzeko helburuarekin.

● Saiatzea hondakinen ekoizle edo bezeroarekin harreman estua izaten, eskatzen den hondakin-kalitatea lortzeko neurriak ezar daitezen, kalitate hori tratamendu-prozesurako beharrezkoa baita.

● Uneoro langile-kopuru nahikoa eta kualifikatua izatea, etengabeko prestakuntza espezifikoa jasoko duena. Langile guztiei prestakuntza espezifiko gehigarria ematea.

● Hobeto ezagutzea jasotako hondakina, aintzat hartuta irteerako hondakina, emango zaion tratamendua, hondakinaren mota eta jatorria, kontuan hartu beharreko prozedura eta horri lotutako arriskua. Hondakinak onartzeko irizpideak «Parámetros de admisión de Residuos Peligrosos de FCC Ámbito» dokumentuan jasota daude. Hondakinen trazabilitatea bermatua dago jarraibide teknikoak eta erregistro dokumental zein informatikoak daudelako.

● Hondakinak aldez aurretik onartzeko eta onartzeko prozedura bat ezartzea.

● Ontziratu gabe eta/edo edukiontzietan jasotako hondakin-mota guztientzako laginketa-prozedurak ezartzea. Hondakinetan espezializatutako karakterizaziorako laborategi bat dute. Bertan, kasu bakoitza aztertzen dute tratamendua/eliminazioa egiteko modurik egokiena edo, egokia denean, berreskuratzeko metodorik aproposena. Hondakin-motaren arabera bereizitako guneetan biltegiratzen dira hondakinak.

● Hondakinen tratamenduaren trazabilitatea bermatzen duen sistema bat izatea. Enpresak programa informatiko bat du (Rumy programa). Horren bidez, kudeatutako hondakinen barne-erregistro bat eraman daiteke, bai eta horien biltegiratzeko stockaren kontrola ere. Hondakinen trazabilitatea jarraibide teknikoak eta erregistroak izatearekin ziurtatzen da.

● Hondakinak onargarriak eta bateragarriak diren egiaztatzeko, sartzen diren hondakinen analisiak egiten dira. Hondakinen bateragarritasun-printzipioak kontuan izaten dira.

● Biltegiratze-teknikak. Biltegiratzeko eremu guztiak nabearen barruan daude, ez dago biltegiratze-eremurik kanpoko aldean. Produktu kimikoak biltegiratzeko araudiaren arabera egin beharreko biltegiratze guztiak Industria Sailak baimendu ditu. Kutxatila itsuak dituzte. Bertan jasotzen dira gerta litezkeen ihesak edo nahigabeko isuriak. Geroago, kutxatila horien edukia ponpen bidez jasotzen da eta gordailu finko batera eramaten da, hondakin arriskutsuen amaierako tratamendua jaso dezan.

● Euste-sistema iragazgaitzak eta bildutako materialei eusteko modukoak erabiltzea.

● Likidoak deskargatzeko hobian lurrunak xurgatzeko sistemak dituzte, gas horiek ikatz aktibozko iragazkira bideratzeko. Era beran, ikatz aktibozko beste bi iragazki daude gordailu finkoetan instalatuta.

Bigarrena.– Baldintza eta betekizun hauek ezartzea FCC Ámbito SAk Zierbenako udalerrian (Bizkaia) sustatutako jardueraren ustiapenari; alegia, hondakin arriskutsuak hartzea, sailkatzea eta multzokatzea, eta behin-behinean biltegiratzea.

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, gutxienez seiehun mila (600.000) eurokoa, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera.

B) Ehun eta hirurogeita hiru mila berrehun (163.200) euroko fidantza jartzea, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 20. artikuluaren 4.b) letran xedatutakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa hondakinak tratatu eta biltegiratzeko gehienezko gaitasunen arabera zehazten da.

Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.

Jarritako fidantza ez da itzuliko, Ingurumen Sailburuordetza honek FCC Ámbito, SAk sustatutako hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera uztea baimendu arte edo dagokionean jarduera uzteko finkatutako baldintzak bete arte; baldintza horiek, betiere, lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezartzen diren betekizunak barne hartuko dituzte.

C) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, FCC Ámbito, SAk aldaketa horien berri emango du.

D) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

D.1.– Hondakinak jaso, manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Instalazioan balorizatzeko onar daitezkeen hondakinak ondorengo ataletan zehazten dira; atal horietan, era berean, hondakinak behar bezala kudeatzeko zehaztapenak ere jasotzen dira.

D.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.

FCC Ámbito SAk Europako Hondakinen Zerrendako hondakin arriskutsuen EHZ kodea duten hondakinak tratatu ahal izango ditu goian aipatutako tratamendu-sistemen bidez. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (Erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betez). Halaber, hondakinei dagokien kodea eta sailkapena ematea aipatutako Erabakiaren arabera gauzatuko da, hala nola Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horrek ordeztu du Europako Parlamentuaren eta Batzordearen hondakinei buruzko 2008/98/CE Zuzentarauaren III. eranskina, zuzentarau jakin batzuk indargabetzen zituena. Aipatutako hondakin horien kasuan, zamalanak baimentzen dira, eta, behar izanez gero, berrontziratze-eragiketak.

● Nolanahi ere, baimen honen eremutik kanpo geratzen dira hondakin leherkor, erregarri eta infekziosoak (HP1, HP2 eta HP9 kodeekin identifikatutako arrisku-ezaugarriak dauzkatenak), bai eta HP12 arrisku-taldearen barruko hondakinak ere.

● Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak eta hodi fluoreszenteak kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko 110/2015 Errege Dekretuan, otsailaren 20koan, xedatutakoaren arabera.

● Halaber, pilen eta metagailuen hondakinak pilen eta metagailuen hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatu beharko dira.

● FCC Ámbito SAk industrian sortutako etxeko zaborrak eta merkataritza-hondakinak kudeatu ahal izango ditu (20. taldeko EHZ kodea duten hondakinak), ebazpen honetan adierazi direnak, baldin eta dagozkion udal-ordenantzen arabera ez bada beharrezkoa hondakinok hondakinen kudeaketa-sistema publiko bati entregatzea.

Gainera, honako hondakin arriskugabe hauek ere onartuko dira, aldi batean biltegiratzeko:

(Ikus .PDF)

D.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.

Instalaziora balorazioa egiteko iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako I. atalean ezartzen dena betez.

Instalazioan tratatzea aurreikusten den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak tratamendu-kontratua bete beharko du, IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), non, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena jasota egongo baita.

Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, FCC Ámbito SAk onarpenaren agiria bidaliko dio hondakinaren titularrari, non baldintzak eta, hondakina entregatzen ez bada, epemuga ezarriko baitira. Horrez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak edo baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, hondakin-partida bakoitza hartu aurretik analizatu beharreko parametroak.

Beste autonomia erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Unean uneko egoeraren ezaugarriei erreparatuta, ingurumen-organoak azalpenak eska ditzake, argitu diezaioten zergatik den ekonomikoki eta teknikoki ezinezkoa baimen honen baitako hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea, eta hori egingo du buruaskitasuneko eta gertutasuneko printzipioak aintzat hartuta, eta, beti, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatu eta Prebenitzeko 2020 eperako Planaren helburu estrategikoak betetzeko.

Edonola ere, birziklatu edo balorizatu daitezkeen hondakinak helburu horietara bideratuko dira, eta FCC Ámbito SAk betetako onarpen-agirietan jasoko da gertaera hori.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planeko Helburu Estrategikoetan ezarritakoaren arabera, hondakinak ebazpen honen babesean emandako onarpen-agiri baten kargura bidali aurretik, agiri hori ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du. Ezingo da FCC Ámbito SAk kudeatu beharreko hondakin arriskutsurik jaso aldez aurretik onarpen-agiria organo honek baliozkotzen ez badu; baliozkotze hori 15 eguneko epean egin beharko da, agiria jasotzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren esanbidez horri buruzko irizpenik egiten ez bada, aldekoa dela ulertuko da. Balorizatu beharreko onarpen-agirian, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen deskribapena eta iraungitze-data, baldin eta hondakina ez bada entregatzen.

Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:

● Ez onartzeko arrazoia.

● Beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea proposatzen den.

● Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, nahitaezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.

● Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.

Baldin eta onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi egin beharko zaio.

Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatzeko xedearekin, FCC Ámbito SAk hondakin horiek onartzeko parametroen egiaztapena ahalbidetuko duten baliabide tekniko eta giza baliabideak eskuragarri izan beharko ditu uneoro. Onarpena baldintzatzen duten parametro horiek ezartzea, kasu guztietan eta hondakin-partida bakoitzerako, metodo homologatuaren bidez egingo da; zentroaren langile-taldeko kide den laborategiko buru batek gainbegiratu beharko du eta espezializatutako tituluduna izan beharko da.

Ezin bada onartu hondakin bat, zeinaren EHZ kodea hondakin baimenduen artean baitago, onarpen-agiri negatiboa egin beharko da, hondakin horiek kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.

Hondakina lehen aldiz atera aurretik, baimendutako kudeatzaileak emandako dagokion onarpen-agiria aurkeztu beharko du organo honen aurrean. Proposatutako kudeatze-bideetan edo hondakinak hartuko dituen kudeatzailearengan izandako aldaketak ingurumen-organo honi jakinarazi behar zaizkio, haiek egin aurretik, eta, jakinarazpen horrekin batera, onarpen-agiri berria igorriko zaio Ingurumen Sailburuordetzari, hura baliozkotu dezan.

D.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Plantan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.

D.1.4.– Jasotako hondakinen biltegiratzea.

a) Balorizatu beharreko hondakinen gehieneko biltegiratze-epea bi urtekoa izango da arriskugabeen kasuan, eta sei hilekoa arriskutsuenean.

b) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihesak edo isuriak hartzeko gai direnak; gainera, biltegiratze-eremu bereiziak izango dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

c) Hondakin arriskutsuak biltegiratzetik eratorritako arriskuak murrizte aldera, FCC Ámbito SAk hondakinok gune bereizi batean biltegiratu beharko ditu. Gune hori estalita egongo da eta lurzoru estankoak izan beharko ditu.

d) Plantan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

e) Hautsezko hondakinak eta ontziratu gabe jasotakoak nabearen barruan multzotan edo/eta gelaxketan gordeko dira, tratamendua egiteko unea iritsi arte.

f) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakarten hondakinetarako.

g) Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Zierbenako Udalean.

h) Instalazioaren etenaldi teknikoaren egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, FCC Ámbito SAk D.1.1 atalean adierazitako hondakinen transferentzia-zentro gisa jardun ahal izango du, hondakinak kudeatzeko beste instalazio baimendu batera eramateko.

i) Ontzien hondakinak tratamendua jaso arte biltegiratu behar dira; eduki dituzten hondakin, substantzia edo prestakin motari buruzko identifikazioa izan beharko dute. Helburu horretarako, aurretiazko etiketa mantenduko da bertan jasotzen baziren ezaugarri hori eta egotz dakiokeen arrisku-motaren piktograma. Bestela, indarreko arauen arabera etiketatu beharko dira.

j) Ontziak eta trapuak aldi baterako biltegiratzean eta horiek xukatu, prentsatu eta birrintzeko eragiketetan sortutako hondakin likido oro, gaika bildu eta euren artean bateragarriak diren hondakinentzako gordailuetara eraman behar dira. Horiek sistema bat izango dute gainezkaldien edo estankotasuna galtzearen ondorioz izan litezkeen isuriak atxikitzeko. Horretarako, gutxienez 1 m3 eta gaitasun unitarioa duten 3 gordailu izango dira, kudeatutako ontzien tipologiaren arabera.

k) Era berean, ontzien hondakinak biltegiratzeko eta tratatzeko instalazioak garbitzean sortutako efluenteak gordailu horietara bideratuko dira.

Hondakin likido horiek, helburu horretarako baimendutako hondakin arriskutsuen kudeatzaileari bidaliz kudeatu behar dira.

l) FCC Ámbito SAk hondakin, substantzia edo prestakin arriskutsuak dituzten edo horiekin kutsatutako ontziz osatutako hondakin arriskutsuak biltegiratzeko guneak iragazgaiztu beharko ditu, epoxi pintura edo/eta polietileno-xafla baten inprimazioaren bidez.

D.1.5. Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, FCC Ámbito SAk harrera-eskaerak, onarpen-agiriak eta kontrol- zein segimendu-agiriak edota agiri ofizial baliokideak artxibatu beharko ditu gutxienez 3 urteko epean, non jasoko den, hurrenkera kronologikoan, hondakinen kopurua, izaera, jatorria, destinoa eta hondakinak tratatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraio-modua eta bilketa-maiztasuna.

Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da, eta bertan jasoko dira, gutxienez, honako datu hauek:

● Onartutako hondakinen jatorria (jatorria eta prozesua, enpresa sortzailea eta enpresa garraiolaria).

● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

● Hondakin-sail bakoitzaren onarpen- eta harrera-data, eta, hala dagokionean, entregan sortutako kontrol- zein segimendu-agiria.

● Onartu ez diren hondakin-partidei buruzko datuak (jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta destino alternatiboa).

● Biltegiratutako hondakinen instalazioko kokalekua.

● Hondakin-partidak aurretik egokitzeko edo multzokatzeko eragiketak, datak, parametroak eta partida horiei buruzko datuak, hondakinen ondorengo destinoa eta partida bakoitzari emandako EHZ kodea.

● Instalazioko kudeaketa-lanen datak edo azken kudeatzaile baimenduari bidalketa egin zaionekoa eta kudeatzaile horren identifikazio-datuak, eta, hala badagokio, sortutako kontrol- eta segimendu-agiriarenak.

● Bereizitako hondakin arriskutsuen mota bakoitzaren izaera eta frakzioa, pisuaren arabera.

Ebazpen honetako D.1.2. atalean aipatutako kontrolen emaitzak atal honetan araututako erregistroan jasoko dira, eta baita FCC Ámbito SAk egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.

Hilean behin igorri beharko zaio Ingurumeneko Sailburuordetzari (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora) indarreko urteko informazio metatua, hilean-hilean egindako kudeaketa banakatuta, excel formatuan eta organo honek prestatutako eredua erabili eta beteta.

TEEHak kudeatzeko jarduerari dagokionez, erregistro independente bat bete beharko da, gutxienez honako datu hauek jasoko direna:

● Onartutako hondakin arriskutsuen jatorria.

● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

● Hondakin-partida bakoitzaren onarpen- eta jasotze-datak.

● Hartutako partida bakoitzaren kontrol- eta segimendu-agiriaren edo agiri ofizial baliokidearen erreferentzia-zenbakia.

Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko da, eta urtero bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.

Halaber, hondakin arriskutsuen kasuan, jardueren urteroko memoria aurkeztu beharko da urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

D.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

Horrez gain, aurreikusten bada inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen helmugako instalazioan –aurreikusitako balorizazio- edo ezabatze-tratamenduaren ondorioz– sortutako korronte esanguratsuren bat hondakindegian ezabatzea, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketek bat egiten dutela EAEko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2020 Planean zehazten diren EAEko hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

D.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

D.2.1.- Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

D.1 atalean adierazten diren hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintza eta kontrolei kalterik egin gabe, FCC Ámbito SAk ondorengo tratamendu lineetarako ondorengo baldintza hauek betetzen direla bermatu beharko du:

Transferentzia-zentroa – Aldi baterako biltegiratzea.

a) Aldi baterako biltegiratze-jardueraren barruan honako hauek sartuko dira: multzokatzea, produktua edukiontziz aldatu gabe, lantegian horretarako gaitutako tokian, baita haren zama, hustuketa eta berrontziratzea ere beharrezkoa izanez gero, eta ez da ontzien barruko aldearen edo ontzietan gordetzen diren hondakinen gainean eragina daukan bestelako manipulaziorik aintzat hartzen.

b) Ontziratu gabeko hondakinei dagokienez, homogeneoekin batera beren izaera, osaketa eta kodifikazioaren arabera soilik biltegiratu ahal dira, eta aldez aurretik karakterizazioa egin beharko da elkarrekin biltegiratzeak ez duela arriskua areagotzen, ezta haren azken kudeaketa zailtzen ere ziurtatzeko.

c) Halaber, hondakin arriskutsuak ontziratzeari eta etiketatzeari buruzko jarraibideak nahitaez bete beharko dira, indarreko araudian ezarritako moduan.

Halaber, Europako Hondakinen Zerrendan ezarritako kodearen arabera identifikatu beharko dira hondakinak, zehazki, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako Hondakinen Europako Zerrendan ezarritakoaren arabera. Zerrenda horren bitartez aldatu zen hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/CE Erabakia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/CE Zuzentarauari jarraikiz.

d) Hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko instalazioak estalkia izan beharko du, prezipitazio atmosferikorik bat ere ez dadin iragazi. Halaber, lurzoru estankoak izango ditu, eta behar diren maldak, hala nola balizko isurien bilketa-sareak, isuriok kutxatila itsura edo bilketa-putzura bideratuko dituztenak. Aurreikusi daitezkeen hondakin arriskutsuen balizko isurien adinako edukiera izango dute horiek.

e) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratutako hondakinek likido sukoiak eta erregaiak eta likido korrosiboak biltegiratzearen inguruan indarrean dagoen arautegian ezartzen diren exijentziak bete beharko dituzte, baita suteen prebentzio- eta babes-arauak ere, eta behar bezala identifikatu beharko dira ezagutu eta bereizi ahal izateko.

f) Isuriak eragin ditzaketen hondakin arriskutsuak kubeta independenteetan biltegiratuko dira, eta, betiere, kubeta bakoitzean, haien artean bateragarriak diren hondakinak dituzten ontziak bilduko dira. Isuriak biltzeko kubetek zoru eta horma iragazgaitzak izango dituzte, erabat estankoak direnak. Kutxatila horietan jasotako efluenteak kudeatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio.

g) Baimen honi loturiko hondakin arriskutsu ontziratuak gune bereizietan biltegiratuko dira, motaren arabera identifikatuta.

h) Aldi baterako biltegiratzeko jardueran sortutako efluente oro, ur sanitarioak izan ezik, bereizita jaso beharko da, eta haren ezaugarrien arabera behar bezala kudeatu, eta ezin izango da sarera isuri.

i) Indarraldiaren arabera, FCC Ámbito SAk eta enpresak igorritako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako onarpen-kontratu edo -gutunen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean. Hondakinak hartuko dituzten kudeatzaileak ez badaude Espainiako Estatuan kokatuak, mugaz haraindiko lekualdatzeak arautzen dituen araudi komunitarioa bete beharko da.

D.2.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

D.2.2.1.– Baldintza orokorrak.

FCC Ámbito SAren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea, giza osasuna eta ingurumena zainduta, betiere.

Prozesuan atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango konfinatu gabeko isuriak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.

Proiektuan aipatutako atmosferako kutsaduraren inguruko neurriak beti beteko dira. Bereziki, hautsa isurtzea ekiditeko neurriak, hala nola, agregakin-multzoak ureztatzea eta bideak garbitzea.

Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

D.2.2.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

FCC Ámbito SAren instalazioaren jarduera urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskinaren kode hauei dagokie: C 04 05 22 03 (100 m3 edo hortik gorako edukiera duten produktu kimiko organiko likido edo gaseosoak biltegiratzea) eta C 04 05 27 12 (Kimika organikoaren industrietan produktuak edo lehengaiak manipulatzean sortzen diren isurpen iheslariak, balbulak, ponpak, instrumentuak, bridak, zigiluak edo antzeko elementuak erabiltzean sortzen direnak); jarduerak, bestalde, honako foku hauek ditu, atmosfera babesteko indarreko araudiari jarraikiz:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematikoetakoren bat, batez beste, urtean hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasatuko balitz, ordubete baino gehiagoko iraupen indibiduala izanik, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurtzeen iraupen orokorra instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, isurtze-foku gisa araupetu beharko da.

Era berean, baldin eta urte jakin batean foku sistematiko baterako baldintza horietako bakar bat ere betetzen ez bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren gaineko kontrolik egitea; kontrola hurrengo urtean egin beharko da, betiere, kontroletik salbuesteko baldintzek beren horretan jarraitu ezean. Ingurumena zaintzeko programa egokian justifikatu beharko da inguruabar hori.

D.2.2.3.- Isuriaren muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurietan, ez dira gaindituko isurien mugako balio hauek:

(Ikus .PDF)

Balio horiek honako baldintza hauei dagozkie: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuko 9 artikuluak ezartzen duena beteko da.

D.2.2.4.- Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren ataleko D.2.2.2 azpi-atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.

Zehaztugabeko isuriak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

D.2.3.– Itsasora isurtzeko baldintzak.

D.2.3.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Hondakin arriskugabeak kudeatzea / Hondakin arriskutsuak jasotzea.

Jarduera-taldea: Hondakinen kudeaketa.

Mota-taldea-EJSN: 1-7 TER-38.11/38.12.

(Ikus .PDF)

Ezin izango dira isurtzeko hodiak erabili aurreko taulan agertzen direnez bestelako likidoak garraiatzeko, inola ere.

D.2.3.2.- Gehieneko isuri-emariak eta -bolumenak.

1. isuria: Ur sanitarioak.

Urteko gehieneko bolumena: 304 m3.

Eguneko batez besteko bolumena: 1,38 m3 eguneko.

D.2.3.3.– Isurpenen muga-balioak.

Itsasora egiten diren isurketen ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

a) Ur sanitarioak:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Ezarritako isurketaren muga-balioak gaindituz gero, ebazpen honetan arauz kanpoko isurientzako ezarritako protokoloaren arabera jokatu beharko da.

D.2.3.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek jarraian deskribatzen diren ekintzak barne hartuko dituzte funtsean.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, FCC Ámbito SAk behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Instalazioak hobi septiko bat du aldagela eta komunetako ur beltzak tratatzeko, horiek itsasora isuri aurretik.

Tratamenduak elementu hauek ditu:

● Dekantagailua-digestorea eta iragazki biologikoa, 15 biztanle-baliokiderentzako tamainarekin. Beira-zuntzarekin sendotutako poliesterrez egina dago, 1.600 mm-ko diametroa eta 2.700 mm-ko luzera du, 4.500 litroko bolumenarekin.

● Laginketa-kutxatila.

Sortutako lohiak maiztasun egokiarekin erretiratuko ditu baimendutako kudeatzaile batek.

Kontrol-arketa bat jarriko da baimendutako hondakin-ur bakoitzerako, eta haien bidez isurien lagin adierazkorrak hartuko dira eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatuko da. Kutxatilak sarbide zuzena duten lekuan kokatuko dira, beharrezkoa denean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Uraren Euskal Agentziak ikuskatu ahal izateko.

D.2.3.5.– Isurketa-kanona.

Kosten uztailaren 28ko 22/1998 Legearen 85. artikuluak ezartzen duenez, lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urei kanon bat ezarriko zaie, haien karga kutsatzailearen arabera.

Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legeak, 7.artikuluan, Uraren Euskal Agentziaren esku uzten du uraren arloko indarreko legeriak ezarritako zergak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea, bai eta lehorretik itsasora isurketak egiteko baimena ematea ere.

Abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuak, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoak, aipatu berri den kanona arautzen du: itsasotik lehorrerako isurketek eragindako kutsadura minimizatzera eta Estatuko jurisdikziopeko uren baitan euskal itsasertzari dagozkion uretan ingurumen-helburuak lortzera bideratutako jarduerak finantzatzeko izango da osorik.

Hala, Dekretu horretako 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, isurketa baten karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta, bider 3.000,00 euro egingo da, prezioa unitateko, isurketak kontrolatzeko kanonaren zenbatekoa kalkulatzeko. Karga kutsatzailea kalkulatzeko, berriz, isurketen urteko bolumena biderkatuko da isurketaren kutsadura-mailaren, hartan egon daitezkeen substantzia arriskutsuen nahiz hustuketarako erabilitako eroanbide-motaren ezaugarrien arabera ezarritako koefiziente batez.

Aurrekoa oinarri hartuta, Uraren Euskal Agentziak, Lehorretik Itsasora egiten diren Isurketei buruzko abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuaren 14. eta hurrengo artikuluak aplikatuz, isurtze honen urteko kanonaren kalkulua egin behar da:

1. isuria: Ur sanitarioak.

Isurketa-kanona = C x Puc.

C= K x V

K= k1 x K2 x K3.

Non:

C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

PUC = Kutsadura-unitatearen balioa.

K = Kanonaren koefizientea 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

K1 = Karga kutsatzaileari lotutako koefizientea.

k2 = Eroapen motak zehaztutako koefizientea.

k3 = Substantzia arriskutsuekin eginiko isurketei aplikatzeko koefizientea.

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

K1: (7,75*OEK+ 7,75*SS + 116,22*DTGT+ 58,11*AG)* 10-9.

K1: (7,75*160+ 7,75*80 + 116,22*2+ 58,11*20)* 10-9 = 3,2546*10-6.

K2: Gainerako baldintzak. k2 = 1.

K3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. k3= 1.

K= 3,2546*10-6 x 1 x 1 = 3,2546*10-6.

Bolumena V = 304 m3/urte.

Karga kutsatzailea C = 3,2546*10-6 x 304 = 0,000989.

Isurketa-kanona = 0,000989 x 3.000 = 2,97 euro/urte.

Isurketaren titularrak 459/2013 Dekretuko 16. artikuluan araututako Jarraipenerako Aukerako Protokoloari heltzen badio, handik ondorioztatutako K-ren eta V-ren balioak aplikatuko dira isurketa-kanona kalkulatzeko.

Aipatutako dekretuaren 20. artikuluak ezartzen duenaren arabera, isurketa baimentzen duen erabakia indarrean sartzen denean sortuko da kanona. Baimenaren indarraldiko ondorengo urteetan, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da.

Era berean, aipatutako dekretuan jartzen duenez, kanona urte natural osoagatik likidatuko da, isurketa-baimena edo beraren aldaketa, etena edo baliogabetzea onartzen den ekitaldian edota Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik. Kasu horretan, urte osoa kontuan hartuta, baimena indarrean dagoen egun kopuruarekiko proportzionalki kalkulatuko da kanona.

Dekretu hori betez, Uraren Euskal Agentziak urte bakoitzaren lehen seihilekoan egingo ditu aurreko urteari dagozkion likidazioak.

D.2.4.- Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar da. Hau izango da hondakinak deuseztatzeko aukera bakarra: aldez aurretik frogatzea haiek balorizatzea bideraezina dela, teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Birsortzea/berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, buruaskitasun- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete; bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Zierbenako Udalean.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan (hondakinen lekualdaketei buruzkoa) ezarritakoa bete beharko da.

D.2.4.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

1. prozesua «Zerbitzu orokorrak».

1. hondakina: «laborategiko hondakinak».

Identifikazioa: A28900975/4800007039/1/1.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C23/24/41.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/8.

EHZ: 160506.

Urtean sortutako kantitatea: 1.260 kilogramo.

Laborategiko saiakuntzetan erreaktibo batzuk erabiltzearen ondorioz sortzen da; produktu kimiko organiko/inorganikoak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako kutxa bateko potoetan jasotzen dira, sortzen diren postuaren inguruan, eta, hura bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

2. hondakina: «xurgatzaileak, iragazkiak eta trapuak (gai arriskutsuz kutsatutakoak)»

Identifikazioa: A28900975/4800007039/1/2.

Helburu-eragiketaren kodea: R13/D15.

Osagai arriskutsuak: C41/51/23.

Arrisku-ezaugarria(k): H14/5.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 1.860 kilogramo.

Xurgatzaileak eta zuntzak bildu eta elkartzen direnean sortzen da; olioz, disolbatzailez eta azidoz bustitako trapuak, material xurgatzailea eta iragazkiak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

3. hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta merkurioa duten lanparak».

Identifikazioa: A28900975/4800007039/1/3.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.

EHZ: 200121.

Urtean sortutako kantitatea: 3 kilogramo.

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

4. hondakina: «Sepiolita kutsatua».

Identifikazioa: A28900975/4800007039/1/4.

Helburu-eragiketaren kodea: R13/ D15.

Osagai arriskutsuak: C41/51/23.

Arrisku-ezaugarria(k): H14/5.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 930 kilogramo.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian edo edukiontzian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

Makinak garbitzean hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da eta, ondoren, bidoi hori hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

5. hondakina: «bulegotikako ekipamenduak».

Identifikazioa: A28900975/4800007039/1/5.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C6/18.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.

EHZ: 160213.

Urtean sortutako kantitatea: unean uneko hondakina.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da; baztertutako bulegotika-ekipoak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarritzat hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakin-mota eta horren osagai arriskutsuak definitzen dituzte kode horiek. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian finkatutako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta argi etiketatu beharko dira, modu irakurgarrian eta ezin ezabatuzkoan.

d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabetetik gora biltegiratu.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina, lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian finkatutako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, dagokion kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) FCC Ámbito SAk industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (106/2008 Errege Dekretua, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

j) FCC Ámbito SAk poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituen artean, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituenaren baldintzak, eta otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretua, aurreko errege-dekretua aldatzen duena.

k) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu FCC Ámbito SAk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) FCC Ámbito SAk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

m) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, urtean 10 tona hondakin arriskutsu baino gehiago sortuz gero, FCC Ámbito SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu FCC Ámbito, SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

n) Baldin eta FCC Ámbito, SA Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

o) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, e) eta f) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta m) eta n) letretan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, trantsakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

p) Amiantoa daukaten hondakinak aurkitzen baldin badira, FCC Ámbito SAk amiantoaren ondorioz ingurumena kutsatzea prebenitu eta murrizteko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artíkulu) ezartzen diren exijentziak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

D.2.4.2.– Hondakin arriskugabeak.

Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskugabeak:

(Ikus .PDF)

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu batera.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balorizazioa denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

d) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da; hondakinen karakterizazioa egitean bete egingo da 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa.

e) Baldin eta FCC Ámbito, SA Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

f) Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak, bilketaren maiztasuna eta garraiobidea. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

g) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako c), d) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta e) eta f) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

D.2.5. - Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, FCC Ámbito, SAk lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu.

Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera bidaliko da txosten hori.

Nolanahi ere, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio sustatzaileak ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.

Lur-mugimenduak egitea dakarten obrak egin behar izanez gero, jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen karakterizazioa egin beharko du (lurra, obra-hondakinak, eta abar), jardun kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.

Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi:

1.– Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500m3-tik gorako bolumena duten unitateez osatutako lagina hartu ahal izango da; aldiz, afekzio heterogeneoa aurreikusten bada, 500m3-tik beherako bolumenekoez.

2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, material horiek honako balioa izan beharko dute: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko du laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

3.– Lurretan ez badira gainditzen VIE-A parametroak, ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoak, edo TPHko 50mg/kg, lur horiek garbiak kontsideratuko dira, eta, beraz, onargarriak baimendutako beteleku batean.

4.– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, betiere aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz.

D.2.6. Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak ez gainditzeko beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

E) Ingurumena zaintzeko programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa:

E.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.

a) FCC Ámbito SAk isuriak kontrolatu beharko ditu, informazio honen arabera:

(Ikus .PDF)

b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jasotzen den bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua eta atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina.

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

E.2.- Itsasora isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analitika hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

Era berean, eta instalazioan sortutako euriaren jariatze-urei dagokienez, titularrak analisi bat aurkeztu behar du urtero, gutxienez parametro hauek jasoko dituena: pH, eroankortasuna, solido esekiak, OEK, olioak eta koipeak eta hidrokarburoak.

b) Parametroak analizatzeko «STANDARD METHODS For the Examination of Water and Wastewater»ren (APHA, AWWA, WPCF, azken edizioan) normalizatutako metodoetakoren bat erabiliko da, edota «ASTM Water and Environmental technology»ren azken edizioko 11. saileko metodoren bat. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da.

c) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak, isurketa-puntu bakoitzeko, lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

d) Kontrolen emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira formatu elektronikoan, Bilboko bulegora (jerrazkin@uragentzia.net) edo Donostiakora (jalzate@uragentzia.net), laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko epean.

e) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.

f) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, D.2.3.3 ataleko parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.

E.3.– Zarata kontrolatzea.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bost urtetik behin: Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

b) Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumeneko erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu. Nolanahi ere, ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du ingurumen-organoak.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

E.4.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

Organo honek lehen aurkeztutako Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena egunean jarrita aurkeztu beharko da, gaur egungo dauden instalazioen multzoa barne hartuta, hala nola I. taldeko jarduerari dagokion edukia, organo honen osatutako eragiketa-prozeduraren arabera. Prozedura hemen dago eskura:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/es/contenidos/manual/informe_preliminar_suelo/eu_doc/indice.html

Era berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen deneko lurzatiak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).

Beste alde batetik, proposamen bat egingo da oinarrizko txosten bat edo abiapuntuko egoerari buruzko txosten bat egiteko beharrari buruz, 16/2002 Legean deskribatutakoa eta Europako Batzordearen Komunikazioan emandako jarraibideen arabera. Europako Batzordearen abiapuntuko egoerari buruzko jarraibideak, emisio industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 22. artikuluko 2. zenbakiaren esparruan (2014/C 136/03). Hemen eskura daitezke:

http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=OJ:C:2014:136:FULL&from=ES

Dokumentu horretan deskribatutako metodologiaren aplikaziotik ondorioztatzen bada nahitaezkoa dela oinarrizko txostena egitea, txosten horrek eskatzen dituen datuak lortu ahal izateko ikerketa-estrategia aurkeztuko da. Aitzitik, ezinezkoa bada instalazioak lurzorua edo lurpeko urak kutsatzea, hori justifikatzeko memoria bat aurkeztuko da.

Edozein kasutan, lehenik eta behin, ingurumen-baimen integratuaren peko instalazioak eta horrekin lotura tekniko bat daukatenek erabilitako, sortutako edo isuritako substantzia eta nahasketa arriskutsu guztiak (lehengaiak, produktuak, bitarteko produktuak, azpiproduktuak, isurketak, hondakinak, etab.) zehazki identifikatu beharko dira eta horien kopurua adierazi beharko da. Bigarrenik, substantzia/nahasketa horietako bakoitzak lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeari begira duen garrantzia baloratuko da, baita bitarteko horiei eragiteko arriskuari begira ere. Informazio horrekin eta instalazioaren operadoreak aurkezten dituen datu kuantitatiboekin, dagoeneko existitzen direnekin (lurzoruaren kalitateari buruzko aurretiko ikerketak, lurpeko uren kontrol eta segimenduaren emaitzak, etab.), erakunde honek 16/2002 Legean deskribatutako oinarrizko txostena edo abiapuntukoa egiteari buruz erabakiko du. Txosten horretan, substantzia arriskutsu garrantzitsuak direla-eta lurzoruak eta lurpeko urek duten kutsadura-egoerari buruzko informazioa jasoko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko 16/2002 Legearen 12.1.f eta 22 bis artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Atal horretan ezarritakoaren arabera eman beharreko informazioa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, 199/2006 Dekretuan eta organo honek onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoaren arabera (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).

E.5.- Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak taula honetan jasota dauden jardueraren funtzionamenduaren inguruko parametro-adierazleen urteko segimendua egingo du, ingurumenean duten eraginarekin lotuta, eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztu beharko du.

(Ikus .PDF)

E.6.- Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira; datuok jakinarazpen baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, jakinarazpenari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen ingurumen-zaintzako programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/

Era horretan, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da; jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, urtebete baino maiztasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

E.7.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, non aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko baititu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, Ingurumena Zaintzeko Programak jardueraren adierazleak zehaztu beharko ditu, eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barnean hartu beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

F) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean eta abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta egoera anomaloetan sortutako hondakinak bigarren ataleko D.2.4 «Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak» azpiatalean xedatutakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

F.2.– Jarduera bertan behera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, FCC Ámbito SAk lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Reydesa Recycling SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren atalaren D.2.4 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

F.3.- Jarduera aldi baterako uztea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, FCC Ámbito SAk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

F.4.- Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan proposatzen diren ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak eragotzi gabe, atal hauetan aipatzen diren baldintzak bete beharko dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), ihes posibleak antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa-mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezko maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Biltegiratuko dira, hala badagokio, hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By pass» horren aurreikusi gabeko isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita (atal honetako j) letran adierazitakoari jarraituz).

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, non aldizka egindako mantentze-lanen eta antzemandako gorabeheren berri eman beharko baita.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, lantegian sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

g) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

Kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat izango dute; eta saiatu behar dira efikaziari eragin diezaioketen isuriak tratamendu-instalaziora joan ez daitezen.

h) Gorabeherarik gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).

● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

● Izandako ondorioak.

● Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, hala egokituz gero.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Zierbenako Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Gertakariaren iraupena.

● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

● Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balorizazioa.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isuria gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isuri hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

i) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, ahalik eta denbora-tarte handienarekin.

j) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, hala neurri babesle eta zuzentzaileak nola ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, FCC Ámbito SAk, aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

Ingurumen Deklarazioa agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

Nolanahi ere, aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatua.

Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

J) Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluan, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Hirugarrena.– 16-I-01-000000000372 erregistro-kodea esleitzea FCC Ámbito SAk Superportua 5, Puntalucero, Mendebaldeko dikean (Zierbena) ustiatutako instalazioari. Hona hemen kokapena: UTM 30N ETRS89, X: 491534 Y: 4801424 Z: 19 m.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni denean mugako emisio-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.

b) Isurketak nabarmen murriztu daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondorioz gehiegizko kosturik izan gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa denean.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, uste duenean ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratu Integratua eman dezan, berrikuste-prozesua gehienez ere hogei eguneko epean hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak akastunak direla egiaztatzen bada.

i) Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bosgarrena.– FCC Ámbito SAri eskatzea erantzun bat eman diezaiela honako gai hauei:

2015eko abuztuaren 21a baino lehen:

● Gailu elektrikoei eta elektronikoei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betez, baimen hau berrikusteko eskaera aurkeztu beharko da, aipatutako arauaren 37. artikuluan ezarritakoa betetze aldera aurreikusi diren jarduerak adierazita.

3 hilabeteko epean:

● Lurzoruaren eta lurpeko uren eguneratzea eta horiek kontrolatzeko proposamena (E.4 puntua).

● Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.

● Bigarren ataleko B azpiatalean ezarritako finantza-bermea, zenbatekoa gaurkotuta, edo, bestela, organo honetan dagoeneko erregistratutakoaren berme osagarria, harik eta lehen aipatutako zenbatekoa adina izan arte.

Jarduera erabat edo hein batean hasi eta sei hilabete baino lehen:

● ILEen hasierako txostena ezarritako fokuetarako.

Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

● Ebazpen honen bosgarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla ez egiaztatzea epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuta, epea luzatzeko eskatzen.

● Foku berri bat ezartzea dela-eta ILEen hasierako txostena bidaltzeko ezarritako sei hilabeteko epea betetzen ez bada (D.2.2.1 atala).

● FCC Ámbito SAren nortasun juridikoa azkentzea, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.

Horrez gain, lurretik itsasora isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Kostei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 78 eta 79. artikuluetan ezarritako baldintzetan.

Zazpigarrena.– Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:

● EU3/4463/2011 motako hondakin arriskutsuak sortzea.

● 4800007039 motako hondakin arriskugabeak sortzea.

● EU2/073/02 motako hondakin arriskutsuak kudeatzea.

● EUX/022/14 motako hondakin arriskugabeak kudeatzea.

● Atmosfera kutsa dezakeen 16-I-01-000000000372 motako jarduera.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea FCC Ámbito SAri, Zierbenako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 7a.

Ingurumeneko sailburuordea.
(196/2013 Dekretuaren lehen xedapen gehigarria).

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala