Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2017ko martxoaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1337

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 20koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita onura publikokoa dela Berriz-Zaldibar 2 Ztoa. izeneko 13,2 kV-ko linea, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko Berriz eta Zaldibar udalerrietan.

Erreferentzia: L-8352 IFT/MBA.

Espedientea: AT-H-2016-40.

AURREKARIAK

1.– 2016ko urriaren 8an, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresak (San Adrián hiribidea 48, Bilbo) eskatu zuen linea hori onura publikokoa dela deklaratzeko, linearen zortasuna handitzeak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko xedez; izan ere, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaldu nahi du. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzeko xedez.

2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. Artikuluan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren aipatu eskaera jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2016ko urriaren 31ko BAOn, 2016ko azaroaren 17ko EHAAn eta 2016ko azaroaren 4ko Deia egunkarian. Harekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

3.– 2016ko otsailaren 25ean, Berriz eta Zaldibarko udalei ofizioak bidali zitzaizkien aipatutako jarduketaren iragarkia udaletxeko iragarki-oholean jar zezaten; halaber, instalazioa onura publikoko deklaratzea egokia zen ala ez azaltzeko txostena egitea eskatu zitzaien.

4.– Jendaurrean jartzeko epean, ez da udalen baldintzarik ez partikularren alegaziorik edo kexarik jaso.

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Espedientean, xedapen hauetan ezarritako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; energia elektrikoko instalazioen garraiorako, banaketarako, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; eta goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko betekizunak xedatzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA).

2.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak energia-banaketarako instalazioen onura publikoa deklaratzen du, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta presaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

3.– Energiaren, Meategien eta Industria administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan (2013-04-24ko EHAA) emandako eskumena baliatuta, (dekretu hori indarrean dago, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta horien eginkizunak eta jardute-arloak finkatzeari buruzko lehendakariaren azaroaren 24ko 24/2016 Dekretuaren xedapen iragankorrarekin bat etorriz), honako hau.

EBAZTEN DU:

Deklaratzea onura publikokoa dela Berriz-Zaldibar 2 Ztoa. izeneko 13,2 kV-ko linea, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko Berriz eta Zaldibar udalerrietan

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio honek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta haien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.

"Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR patxi OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala