Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2017ko martxoaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1336

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: "Ebazpena, 2017ko otsailaren 14koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena. Honen bidez, Mutrikuko portuko antzinako kofradiaren eraikina okupatu eta ustiatzeko jabari publikoko emakidaren esleipen-prozedura amaitzea erabaki da".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2017ko otsailaren 14ko ebazpenean, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez Mutrikuko portuko antzinako kofradiaren eraikina okupatu eta ustiatzeko jabari publikoko emakidaren esleipen-prozedura amaitzea erabaki baita (2017ko otsailaren 23ko EHAA, 38. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/980 (2/1) orrialdean, laugarren puntuan, honela dio:

«Laugarrena.– Portuetako Jardueren Erregelamenduko 3. artikuluak –urriaren 21eko 236/1986 Dekretuaren bidez onartutakoa– Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikitzen dizkio honako hauek: portuen antolamendua, portuetako zerbitzuen kontrola eta kudeaketa (...)»

Baina honela esan behar du:

«Laugarrena.– Portuetako Jardueren Erregelamenduko 3. artikuluak –urriaren 21eko 236/1986 Dekretuaren bidez onartutakoa– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitzen dizkio honako hauek: portuen antolamendua, portuetako zerbitzuen kontrola eta kudeaketa (...)».


Azterketa dokumentala