Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2017ko martxoaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1334

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 8koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita onura publikokoa dela honako linea honi lotutako zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzea: Amurrio-Circunvalación Norte (7. zirkuitua) izeneko 13,2 kV-ko erdi mailako tentsioko aireko linea, Arabako Amurrio udalerrian kokatua.

Erref.: RS 01-19137 (18217).

Esp.: AT-H-2016-00010.

AURREKARIAK

1.– 2016ko urriaren 18an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen onura publikoa deklaratzeko lehenago aipatutako linearen zuhaitzik gabeko-zerrenda zabaltzea, hain zuzen ere zabaltze horrek eragindako ondasun eta eskubideak okupatzeko, eta, horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu zuen.

2.– Jendaurrean erakusgai jarri dira delako proiektua eta aipatu eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, (2002ko abenduaren 23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013ko abenduaren 27ko BOE); 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak (1954ko abenduaren 17ko BOE) eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua (1957ko ekainaren 20ko BOE).

3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkiak argitaratu ziren Amurrioko Udalaren iragarki-taulan –2016ko azaroaren 8tik abenduaren 7ra–, 2016ko azaroaren 23ko ALHAOn, 2016ko azaroaren 14ko EHAAn eta «Diario Noticias de Álava» egunkariaren 2016ko azaroaren 7ko alean.

4.– Jendaurreko erakustaldiaren izapidearekin batera, sail honek dagokion separata bidali zion Amurrioko Udalari. 2016ko abenduaren 28an, idazkia berriro bidali zitzaion, baina ez zen erantzunik jaso. Hortaz, 282/2002 Dekretuaren 11. artikuluarekin bat etorriz, eta bi aldiz bidalitako idazkiari erantzuteko epea erantzunik jaso gabe igaro denez, ulertu behar da Udala instalazioa jartzearen aldekoa dela.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraituz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan; eta Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean.

2.– Horrenbestez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan emandako ahalmenak baliatuta, dekretu hori indarrean baitago, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrarekin bat etorriz, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak hau

EBAZTEN DU:

Deklaratzea onura publikokoa dela honako linea honi lotutako zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzea: Amurrio-Circunvalación Norte (7. zirkuitua) izeneko 13,2 kV-ko erdi mailako tentsioko linea elektrikoa. 4,38 km luze da linea, eta 24 zati dauzka, honako ezaugarri hauek dituztenak:

1. zatia.– «Amurrio» TEAren irteeran hasten da, 11 metroko luzera du eta 9001. euskarrian amaitzen da.

2. zatia.– 9001. euskarrian hasten da, 251 metroko luzera du eta 9005. euskarrian amaitzen da («Mendiko» TBZrako deribazioa).

3. zatia.– 9005. euskarrian hasten da, 139 metroko luzera du eta 1106. euskarrian amaitzen da (7001 ME).

4. zatia.– 1106. euskarrian hasten da (7001 ME), 93 metroko luzera du eta 1105. euskarrian amaitzen da («Mendiko» TBZ).

5. zatia.– 9005. euskarrian hasten da, 322 metroko luzera du eta 9010. euskarrian amaitzen da.

6. zatia.– 9010. euskarrian hasten da, 18 metroko luzera du eta 2110. euskarrian amaitzen da (7014 ME - azpiestazioarako igarobidea).

7. zatia.– 2101. euskarrian hasten da (7002 ME), 31 metroko luzera du eta 1501. euskarrian amaitzen da («Zañartu» TBZ).

8. zatia.– 2101. euskarrian hasten da (azpiestaziotik dator), 482 metroko luzera du eta 2107. euskarrian amaitzen da.

9. zatia.– 2107. euskarrian hasten da (7003 ME), 9 metroko luzera du eta 1801. euskarrian amaitzen da («San Jose auzoa-Amurrio» TBZ).

10. zatia.– 2107. euskarrian hasten da, 42 metroko luzera du eta 2108. euskarrian amaitzen da (7004 ME).

11. zatia.– 2108. euskarrian hasten da, 54 metroko luzera du eta 2109. euskarrian amaitzen da (azpiestazioarako igarobidea).

12. zatia.– 9010. euskarrian hasten da, 179 metroko luzera du eta 9012. euskarrian amaitzen da.

13. zatia.– 9012. euskarrian hasten da, 164 metroko luzera du eta 9014. euskarrian amaitzen da (7005 ME).

14. zatia.– 9014. euskarrian hasten da, 196 metroko luzera du eta 9017. euskarrian amaitzen da.

15. zatia.– 9017. euskarrian hasten da (7013 ME), 26 metroko luzera du eta 1106. euskarrian amaitzen da («Larrabe-Amurrio» TBZ).

16. zatia.– 9017. euskarrian hasten da (7006 ME), 385 metroko luzera du eta 2705. euskarrian amaitzen da (azpiestazioarako igarobidea).

17. zatia.– 9017. euskarrian hasten da, 451 metroko luzera du eta 9022. euskarrian amaitzen da.

18. zatia.– 9022. euskarrian hasten da (7007 ME), 539 metroko luzera du eta 3006. euskarrian amaitzen da («Sagarribai» TBZ).

19. zatia.– 9022. euskarrian hasten da, 344 metroko luzera du eta 9026. euskarrian amaitzen da.

20. zatia.– 9026. euskarrian hasten da, 237 metroko luzera du eta 3403. euskarrian amaitzen da.

21. zatia.– 3403. euskarrian hasten da (7008 ME), 153 metroko luzera du eta 3406. euskarrian amaitzen da («San Roque-Amurrio» TBZ).

22. zatia.– 9026. euskarrian hasten da, 88 metroko luzera du eta 9027. euskarrian amaitzen da.

23. zatia.– 9027. euskarrian hasten da, 141 metroko luzera du eta 3802. euskarrian amaitzen da (7009 ME - zerbitzuz kanpoko zatia).

24. zatia.– 9027. euskarrian hasten da, 51 metroko luzera du eta 9042. euskarrian amaitzen da (Amurrioko 3. zirkuituarekiko lotura - 3045 ME).

Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio horrek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, bai eta 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioak ere.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarritako baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 8a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala