Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2017ko martxoaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
1330

IRAGARKIA, Bizkaiko Foru Aldundiko hainbat lanpostu merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duen Ahaldun nagusiaren otsailaren 17ko 21/2017 Foru Dekretuari buruzkoa.

Ahaldun nagusiaren otsailaren 17ko 21/2017 Foru Dekretuaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundian zenbait lanpostu merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez betetzeko deialdia eta oinarriak onetsi dira.

Bete beharreko lanpostuen artean, honako hau baino ez dago irekita beste administrazio batzuetara:

Kodea postua lana: 1603.

Postua lana zenbakia: 0001.

Izena: Hizkuntz Normalizazio Ataleko burua.

Maila: 26.

Osagarr. espezifikoa: 36.654,06.

Organikoaren kodea: 04101 Hizkuntz Normalizazio Atala.

Lantokia: 7100 Errekalde zumarkaleko eraikina.

Deialdiari buruzko datu guztiak eta oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude, 49. zenbakian, 2017ko martxoaren 10ean.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, deialdi honen laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bilbao, 2017ko martxoaren 8a.

Ahaldun nagusia,

UNAI REMENTERIA MAIZ.


Azterketa dokumentala