Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2017ko martxoaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1326

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, B motako joko-saloi batek fidantza itzultzeko eskatu duela jakinarazten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, zeina uztailaren 27ko 120/2016 Dekreturen bidez onetsi baitzen, 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da Automáticos Volga SLk fidantza itzultzeko eskatu duela; 2012ko abenduaren 4an gordailatu zuen, F201201097 erregistro-zenbakiarekin, B motako joko areto moduan. Horren berri ematen da, joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek, bi hilabeteko epean, zor zaien zenbatekoa ordain diezaietela eskatu ahal izateko, fidantza horren kargura. Eskaera horiek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan aurkeztu behar dituzte (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eskaerarekin batera aurkeztu behar da kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 6a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala