Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2017ko martxoaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1323

IRAGARKIA, 2017ko otsailaren 23koa, zeinaren bidez jakinarazten baita diru-laguntza bat baiesteko ebazpena.

2016ko martxoaren 17an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebatzi zuen ordainketa bakarreko langabezia-prestazioa jasotzen duten pertsonei Gizarte Segurantzari kuotak ordaintzeko diru-laguntza bat baiestea, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan xedatuaren arabera.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Interesdunari ebazpen honen berri ematen zaio, eta jakitera ematen honek amaitu egiten duela administrazio-bidea eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Interesdunak eskuragarri du aipatutako prozeduraren hasieraren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatu interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala