Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2017ko martxoaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1309

EDIKTUA, 2017ko otsailaren 28koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzaren 182/16 zehapen-ebazpena jakinarazteko dena.

Ebazpen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Era berean, aditzera ematen da ebazpenaren testu osoa interesdunen eskura dagoela Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Enpresa zehatuari jakinarazten zaio gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera zenbatuta. Errekurtsoa ez bada dagokion epearen barruan eta forman aurkezten, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan:

Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa

Dirubilketa-prozedurako espediente-kodea: 9050794

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522 L

Erreferentzia: 2016018200295

Identifikazioa: 240317

Zenbatekoa: 6000 euro

Ordaintzeko azken eguna: 2017-03-24

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 28a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala