Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2017ko martxoaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1308

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 38/2016 zehapen-prozedura hasteko hartu duen erabakia.

Bar Brisas del Caribe (Sebastián Fernández de Leceta kalea 7, Vitoria-Gasteiz) establezimenduaren titularra den Joanny Miguel Feliz Santana jaunari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-prozedura hasteko erabakia. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten zaio ezen, 2017ko otsailaren 6an zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela, ustez osasun-araudiaren arau-hauste bat egin duelako (tabakoa).

Legezko oharrak:

– Hamabost egun ditu interesdunak bidezko iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, eta frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Gasteiz).

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio 15 egun balioduneko epea duela, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bidezko iritzitako alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 15eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 1a.

Osasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala