Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2017ko martxoaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1307

IRAGARKIA, 2017ko martxoaren 3koa, Bizkaiako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiko idazkariarena, Bizkaiko Nahitarezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiaren 2016ko abenduaren 1eko Erabakia jakinarazteko dena. Desjabetze-egintzek eragiten dien funts baten balio justua ezartzeari buruzkoa da erabaki hori.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat hartu behar dute–, ondorengo ohartarazpena eta guzti:

Interesdunak Bizkaiako Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko kale Nagusia 85, lehenengo solairua) agertu daitezke bost eguneko epean, erabakiak zer dioen jakiteko, eta bi hilabeteko epea edukiko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko, EAEko Auzitegi Nagusiko Auzien Salan (Bilbon daukan egoitzan). Halaber aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, urriaren 1eko 39/2015 Legeak dioen eran, Lurralde Epaimahian, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean.

Bilbao, 2017ko martxoaren 3a.

Bizkaiako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiko Idazkariarena,

M.ª DEL MAR MARTINEZ GONZALEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala