Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2017ko martxoaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
1302

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, goi-kalitateko bideoen biltegiratzea hornitzeko eta instalatzeko kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2017ko otsailaren 28ko Erabakia) (Espedientea: 06-300-17).

Kontratu-mota: hornidura.

Xedea: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Izapidea: ohikoa.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 86.776,86 euro, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 18.223,14 euro. Guztizko zenbatekoa 105.000,00 euro da.

Burutzeko epea: 6 aste.

Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak arte. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila.

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira, eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz), norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.

Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2017ko apirilaren 6ra arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00ak bitartean.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, aldez aurretik eta nahiko denborarekin Kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei data eta ordua.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 28a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala