Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2017ko martxoaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1287

EBAZPENA, 363/2017 otsailaren 27koa, Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, José Bautista Martínez Ferrer jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Unibertsitate Ospitaleko Kardiologiako zerbitzuburu aldi baterako izendatzen da, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen ekainaren 27ko 414/2016 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Kardiologiako zerbitzuburuaren lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta José Bautista Martínez Ferrer jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Kardiologiako zerbitzuburu.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– José Bautista Martínez Ferrer jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Kardiologiako zerbitzuburu izendatzea.

Bigarrena.– Aldi baterakoa izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2017ko martxoaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 27a.

Arabako ESIko zuzendari gerentea,

JESUS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala